Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan


Nabigazio-menura joan

Basque Culinary Centerreko 104 ikaslek parte hartu dute HAZI fundazioaren pintxo-lehiaketan

24 Maiatza 2019

Basque Culinary Centerrek eta HAZI fundazioak VIII. Pintxo Lehiaketa egin dute gaur, eta Basque Culinary Centerreko Gastronomia eta Sukaldaritzako Arteen Graduko lehen mailako 104 ikaslek parte hartu dute lehiaketan.  Aurten, lehiaketak bereziki balioetsi du Eusko Label kalitate-bereizgarria duten produktuak erabili dituzten errezeten jasangarritasuna.

Ikasleak, zortzi taldetan banatuta, pintxo gazi bat, pintxo gozo bat eta arrautzaz eginiko bat prestatzen lehiatu dira; guztira, bakoitzetik 20 ale egin dituzte, ekitaldira joandakoek dastatu ahal izateko. Halaber, ikasleek beraiek diseinaturiko stand onenarentzako sari bat ere egon da.

Aurkezpena, egindako modua, zaporea, standaren dekorazioa, talde-lana, garbitasuna, jasangarritasuna eta pintxoaren fitxa teknikoa bera ere balioetsi ditu epaimahaiak. Alex Beitia, Basque Culinary Centerreko zuzendari akademikoak eta Peli Manterola, Eusko Jaurlaritzako Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak aurkeztu dute lehiaketa. 

HAZI fundazioak eta Basque Culinary Centerrek elkarrekin lan egiten dute, Basque Culinary Centerreko ikasleei hemengo ziurtagiria duten produktuei buruzko gogoetan oinarritutako prestakuntza eskaintzeko, eta euskal produktuaren ezaugarrien berri jasotzen dute horri esker.

Desarrollado por: www.dedomultimedia.com