Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

BCC-ek genetikaren, osasunaren eta gastronomiaren arteko erlazioa aztertuko du sinposio batean

10 Iraila 2018

Zergatik erantzuten du pertsona bakoitzak modu jakin batean dieta edo elikagai jakin baten aurrean? Zer-nolako eragina dute norbanako baten ezaugarri metabolikoek -geneek eta/edo hesteetako bakterioek- jaten duenarekiko erantzunean? Zer bilakaera izango du gastronomiak eta nutrizioak datozen 30 urteetan? Teknologiaren aurrerapenek goitik behera irauli dute gastronomiaren eta elikaduraren ikuspegitik osasuna ulertzeko dugun modua. Une horretan sortu da kontsumitzaileari egokitutako gastronomia pertsonalizatuaren kontzeptua, kontsumitzailearen ezaugarriak oinarri hartuta: genetika, metabolismoa, hesteetako bakterioak, beharrak, zaletasunak eta alderdi sozio-kulturalak, besteak beste.

Datorren ostegunean (irailak 13) Basque Culinary Centerren egitekoa den «Project Gastronomia: gastronomia pertsonalizatu baterantz 2050» ekimenean hainbat diziplinatako ikertzaileak, sukaldariak eta adituak eta enpresaren munduko liderrak bilduko dira, gastronomia, osasuna, nutrizioa, teknologia berriak eta berrikuntzaren munduko azken joerak aztertzeko.

2050ean

Etorkizuneko gastronomian ezinbestekoa izango da diziplinartekotasuna, eta hari esker jakintzaren adar ugari elkarlanean arituko dira erronka komun bati erantzuteko: pertsonen bizi-kalitatea hobetzea ikuspegi proaktibo baten eta prebentzioaren bidez, plazerari uko egin gabe osasuna irabazi ahal izateko. Gastronomia ere guztiz murgilduta dago gizartearen eraldaketa digitalaren prozesuan. Datu-bolumen handiak (Big data) osagai garrantzitsua izango dira berrikuntzarako eta kontsumitzaile berriari egokitutako indibidualizazio-tresna berriak sortzeko aukera emango duen agertoki berrian.

Ekitaldi honekin, BBC Innovationek (munduko lehen teknologia-zentro gastronomikoa, Basque Culinary Centerrek abiarazitakoa) gastronomiaren berrikuntzarako potentziala garatu eta zuzendu nahi du nazioartean, hainbat esparrutan (besteak beste, jatetxeetan, osasunean eta nutrizioan, teknologian eta digitalizazioan).

Esteka honetan dituzue programa osoa eta hizlari guztien biografia profesionalak.

http://projectgastronomia.org/es/eventos/project-gastronomia-hacia-la-gastronomia-personalizada-2050/

Desarrollado por: GureMedia