Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Basque Culinary Centerrek gastronomiaren eta elikaduraren arloko startupak bilduko ditu Culinary Action! Ekintzaileen Nazioarteko V. Foroan

30 Urtarrila 2018

Estatuko zein nazioarteko ekintzaile nagusien ikuspuntua partekatzea eta elikaduraren sektorearen orainari zein etorkizunari heltzea. Premisa horretatik abiatuko da Basque Culinary Centerrek antolatutako Culinary Action! Ekintzaileen Nazioarteko V. Foroa. Heineken, Hazi eta Donostiako Sustapenaren laguntza du, eta otsailaren 5ean eta 6an egingo da Donostian. Bi jardunaldi horiek ikasteko, ekintzailetzarako eta esperientzia-trukerako jardunaldi gisa finkatu dira dagoeneko, elikaduraren sektorearekin lotuta.
Basque Culinary Centerren zuzendari nagusiak, Joxe Mari Aizegak, azaltzen duen bezala, «interesatzen zaigu ekiteko gogoa eta ideia onak dituzten pertsonek testigantza erabilgarriak eta proiektuak modu arrakastatsuan egiteko tresnak lortzea Foro honetan». 
Helburu horrekin, hauexek izango Foroko parte-hartzaileak, besteak beste: Izanaki Martínez, «serieko ekintzailea» eta inbertitzailea; Javier Goyeneche, material birziklatuekin egindako moda-produktuen sortzailea; Zeenath Hasan, Rude Food Malmö izeneko Suediako elikadura-hondakinen lehen catering zerbitzuaren sortzailea; Daniuel Kats, Infarm izeneko eskaera bidezko nekazaritza-zerbitzukoa; edo Espainian E-Komenentziaren (elikagaiak on line erostea) merkatuko erabateko lider bilakatu diren bi erreferentziaren (Lola Market eta Comprea) batura.

Hizlariak eta gaiak

Foroa hilak 5ean (astelehena) hasiko da Zeenath Hasanen hitzaldiarekin. Hasan Rude Food izeneko Suediako elikadura-hondakinen lehen catering zerbitzuaren sortzailea eta CEOa da (zuzendari betearazlea). Ondoren, belaunaldi-aldaketari buruzko mahai-inguru bat egingo da, eta Panishop, Zapiain Sagardotegia eta Txapartegi Anaiak enpresek parte hartuko dute. Geroago, startupen finantzazio-kasuei helduko zaie.

Tailer praktikoen ondoren, «serieko ekintzaile» batek hartuko du hitza: Izanami Martínezek. 14 urte daramatza ideiak proiektu bideragarri egiten, eta, besteak beste, Nonabox sortu zuen, bi urtean Europako harpidetza-eredu lider bilakatu zena haurdunentzat eta amentzat. Gainera, Izanami Startupen Espainiako Elkartearen presidentea izan da eta Startupen Lehen Lege Nazionala bultzatu du, aurten indarrean jarriko dena.
Negozio eta joera berriak beste mahai-inguru baten ardatza izango dira, eta, horretan, Imascono, Quesería Cultivo eta Biome Markers erakunde berritzaileen arduradunek parte hartuko dute.

Otsailaren 6an (asteartea) nekazaritzaren orainarekin eta etorkizunarekin lotutako gaiak eztabaidatuko dira, Huerta de Carabaña, Mama Campo edo Infarm enpresekin. Halaber, Javier Goyenechek, Ecoalf-en sortzaileak, hitzaldia emango du ekonomia zirkularrari buruz. Ecoalf jasangarritasunean eta berrikuntzan oinarritutako proiektua da, birziklatutako materialekin egindako moda-produktuak sortzeko xedea duena. Hitzaldien eta mahai-inguruen programa bukatzeko, Javier de la Llaveren (Comprea) eta Luis Pérez del Valen (Lola Market) arteko elkarrizketa bat egingo da. Haien enpresak lehiakideak dira e-komenentziaren merkatuan, eta Espainiako erabateko lider bilakatu dira, fusionatu ondoren, ingelesez e-grocery deritzon merkatuan (elikagaiak on line erostea). 

Tailerrak eta dinamikak

Halaber, bertaratutakoek aukera izango dute bi egunetan emango diren tailerretan eta dinamiketan parte hartzeko eta enpresa-garapenarekin lotutako gaietan sakontzeko.

Culinary Action Startup Prizes sariak

Bigarren egunean, Culinary Action Startup Prizes sarien elikaduraren sektoreko sei startup finalisten aurkezpenak egingo dira. Elikaduraren eta gastronomiaren sektoreko euren proiektu berritzaileak defendatuko dituzte hiru minutuko hitzartzeetan –pitch motako aurkezpenen bidez–, balizko inbertitzaileen aurrean. Horietatik bi hautatuko dira eta sariak Foroaren konklusioen ondoren emango zaizkie, horren amaiera gisa. 

Desarrollado por: GureMedia