Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Basque Culinary Centerrek eta Marcas de Restauración elkarteak prestakuntza eta ikerkuntza errazteko lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute

20 Otsaila 2018

Marcas de Restauración elkarteak eta Basque Culinary Centerrek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute gastronomian eta elikaduran goi-mailako prestakuntza eman eta bi horiek ikertzeko, berritzeko eta sustatzeko. Marcas de Restauración elkarteko idazkari nagusi Juan Ignacio Diazek eta Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusi Joxe Mari Aizegak sinatu zuten hitzarmena.

Horri esker, elkarlanean arituko dira prestakuntza-jardueretan, bai Basque Culinary Centerren, bai Marcas de Restauración-en programetakoetan. Jarduera horien artean izango dira ikaskuntza-erakundeko ikasleek Marcas de Restauración elkarteko enpresetan praktikak egitea edota prestakuntza-programetan elkarlanean aritzea.

Gainera, elkarrekin ikerkuntza- eta berrikuntza-proiektuak gauzatzea ere aurreikusi dute. Ikerketa-ekintzetako bat aipatzearren, Basque Culinary Centerrek Marcas de Restauración elkartearen berrikuntza batzordean kolaboratzaile arituko da.

Desarrollado por: GureMedia