Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Basque Culinary Centerrek Culinary Action! enpresa-bizkortzailearen beste edizio bat abiarazi du

02 Martxoa 2018

Basque Culinary Centerrek CA! enpresa-bizkortzailearen (Culinary Action! enpresa-bizkortzailea) beste edizio bat egingo du. Proiektuak bizkortzeko proposamen bat da proiektua, eta apirilaren 26tik ekainaren 29ra egingo da, Donostian, Basque Culinary Centerren. Programak hamar aste iraungo du, eta helburua da ekintzaileei laguntza ematea eta merkaturatze-fasean dauden startupei bultzada bat ematea. Horretarako, ezinbestekoa da gutxieneko produktu bideragarri bat izatea, bai eta salmenten lehen neurketa batzuk ere.

Talentua sustatzea da CA! enpresa-bizkortzailearen helburu nagusietako bat. Ekimen honetarako, elikaduraren eta gastronomiaren alorrekin lotutako enpresa-proiektu bat garatzeko gauza diren ekintzaile eta liderren bila ari gara.

CA! enpresa-bizkortzailearen ekitaldi honetan izena emateko epea martxoaren 19ra arte da. Programan izena eman ahal izateko, beharrezkoa da parte hartu nahi duten guztiek formulario bat betetzea, beren proiektuari buruzko informazioa emateko, Culinary Actionen webgunean. Martxoaren 28an jakinaraziko dira zein proiektu hautatu diren. Startupetako arduradunek kontaktatzeko moduan egon beharko dute apirilaren 20tik 27ra, Culinary Actioneko kideek haiekin hitz egin ahal izateko, zalantzaren bat edo galderaren bat izanez gero.

Desarrollado por: GureMedia