Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Food & Beverageko Aretoa eta Zuzendaritza, Basque Culinary Centerren apustua profesionalen prestakuntzan

16 Uztaila 2018

Datorren ikasturtean, Basque Culinary Centerrek Food & Beverageko Zuzendaritzako master berri bat eskainiko du, zentroak azken urteotan hotelen sektorearekin izan duen harreman naturalaren ondorio gisa. Izan ere, ez da ahaztu behar sektore horretan egiten dutela lan gure ikasgeletatik ateratako profesionalen % 10ek eta, gainera, Espainiako kate nagusi gehienek ere lankidetzan jarduten dutela sektore horretako enpresekin.

Masterra diseinatzeko ardura hartu duen batzordeko kide izan diren F&Bko zuzendarien hitzetan, «hoteletan gero eta garrantzi handiagoa ematen zaio gastronomiari, diru-sarrerak handitzeko aukera paregabea eskaintzen baitio sektoreari, bertan bolumen handiak mugitzen direlako». Alde batetik, sukaldaritzako eskaintza gero eta faktore garrantzitsuagoa delako bezeroentzat hotela aukeratzeko garaian eta, bestetik, hotelak ongi kokatutako espazioak direlako eta, gero eta dinamikoagoak direnez, hainbat proposamen eskain ditzakete aldi berean, hala bertan lo egiten ari denarentzat nola kanpoko bezeroarentzat: hiriko jatetxeak, winebarrak, kokteldegiak, ekitaldiak, etab. Food & Beverageko master berri honek erantzuna emango dio hotelek duten behar bati: Food & Beverageko arloan espezializatutako profesionalak izateari, hain zuzen. Profesional horiek ezagutza aurreratuak izen behar dituzte, sukaldaritzatik haratago doazenak (kudeaketa, estrategia, marketina, finantzak, giza baliabideak, etab), eta gai izan behar dute negozioa ulertzeko eta hotelaren gainerako zuzendaritzekin lankidetzan jarduteko. Ikasketa-programan modu guztiz praktikoan landuko dira eduki horiek, berrikuntza gastronomikoa nabarmenduz.

Bestalde, aretoko zerbitzua ostalaritzako negozioaren oinarrizko zutoinetako bat da. Hori dela eta, profesionalen kolektibo horren balioa aitortzeko eta horien gaikuntzan hobetzeko, Basque Culinary Centerrek langile horiei zuzendutako bi programa diseinatu ditu: espezializazio-ikastaro bat eta Areto-zuzendaritzako unibertsitateko aditu-ikastaro bat, «ikuspegi garaikidea eta produktuen, teknologiaren eta esperientzia gastronomikoaren diseinuaren ezagutza sakonagoa duten profesionalak prestatzeko» xedearekin.

Desarrollado por: GureMedia