Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan


Nabigazio-menura joan

Ardoaren marketin, enoturismo eta gastronomiako adituen ikastaro aitzindaria, Basque Culinary Centerren, Arabako Ganberaren eta HAZIren eskutik

15 Martxoa 2019

Basque Culinary Centerrek, Arabako Ganbarak eta HAZIk antolatu dute ikastaroa, eta Daviseko Kaliforniako Unibertsitateak parte hartuko du bertan, ardoaren nazioarteko marketinaren modulua emanez eta gidatuz. Ikastaroa Guardian egingo da.

Hauek izango dira ezagutza-arloak: enoturismoaren kudeaketa; marketina, komunikazioa eta upategiko salmenta; nazioarteko salmenta, eta gastronomia, ardoen bultzatzaile gisa. Metodologiari dagokionez, aurrez aurreko eskolak, jarduera ez-presentzialak, ikaskuntza-bisitak, benetako kasuen aurkezpenak eta ikastaro amaierako proiektua egongo dira. 

Ikastaroaren koordinatzaile batek eta Basque Culinary Centerreko Gastronomiako Fakultateko hainbat irakaslek osatuko dute irakaskuntza-egitura, bai eta Daviseko Kaliforniako Unibertsitateko School of Continuing and Profesional Studies eskolako irakasleek ere, ardoaren nazioarteko marketinaren modulua emango baitute Arabako Errioxara bertara etorrita. Horiek denak ez ezik, programaren irakasgaietako aditu ugarik eta sektoreko profesionalek kasu arrakastatsuak eta jardunbide egokiak ezagutaraziko dituzte. 

Programak aukera ematen die parte-hartzaileei ikastaroa Daviseko Kaliforniako Unibertsitatean astebete luzatzeko, eta, luzapen horretan, AEBko ardoaren merkatuari buruzko prestakuntza espezifikoaz gain, parte-hartzaileek bertako upategiak eta profesionalak bisitatuko dituzte. 

Ikastaroa egiten duten pertsonek matrikularen zenbatekoaren % 50era arteko beka eskuratu ahal izango dute, beketarako ezarritako baldintzak betez gero. 

Ikastaroa, batez ere, Euskadiko ardogintzarekin eta sagardogintzarekin lotura duten profesionalei zuzenduta dago (Arabako Errioxako ardoa, Arabako, Bizkaiko eta Getariako txakolinak eta Euskal Sagardoa); hau da, beraz, ikastaroaren xede den publikoa: gerenteak; marketineko, merkataritzako eta esportazioko arduradunak; hoteletan nahiz jatetxeetan bezeroekin harremanetan dauden pertsonak; eta agentzia hartzaileak eta belaunaldi berriak. 

Hitz batean, prestakuntza honen bitartez eskuratuko dituzten ezagutza berriekin, ikastaroko parte-hartzaileak profesionalki hobetuko dira, bai produktua saltzen bai bezeroak erakartzen eta fidelizatzen. 

Horretarako, arlo horietan dauden profesionalik onenen laguntza izan dugu. Euskadiko ardoak mundu osoan posizionatzen lagunduko duten profesionalak dira, ardoen salmentarekin eta komunikazioarekin lotura duten alderdiak sustatzen eta esperientzia desberdinen sorrera bultzatzen lagunduko dutenak, upategietako bisitak gastronomiarekin zerikusia duten alderdiekin osatzeko.

Informazio gehiago, hemen: www.expertoenmarketingyturismodelvino.com

Desarrollado por: www.dedomultimedia.com