Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

500 pertsona inguru hurbildu ziren Basque Culinary Center, gastronomiako unibertsitate-zentro aitzindaria, inauguratzeko ekitaldietara

25 Iraila 2011

➢ Basque Culinary Center-en, Mondragon Unibertsitateko Gastronomia Zientzien Fakultatea eta munduan paregabea den B+G zentro bat daude ➢ Proiektua martxan jarri izana ospatzeko, haren arduradunek bi ekitaldi egin nahi izan dituzte, gizarteari lau urte hauetan emandako babesa eta laguntza eskertzeko ➢ Goizeko ekitaldia 12:00etan egingo da, Asturiasko Printze-printzesak buru direla. Haiekin batera, Patxi Lopez Lehendakaria izango da. Ekitaldi horretan, 200 gonbidatu izango dira, erakunde-, enpresa-, unibertsitate-, teknologia- eta kultura-arloetakoak ➢ Arratsaldeko ekitaldian, gastronomia-sektoreko 200 gonbidatuk hartuko dute parte, bai eta urte hauetan proiektua diseinatzen eta hura martxan jartzen lagundu duten pertsonak ere ➢ Basque Culinary Center aitzindaria da, gastronomia-arloko prestakuntza zientzia-diziplina bihurtu baitu. Gainera, Espainiako lehen gastronomia-titulua jarri du abian ➢ Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako sukaldariek janaria prestatuko dute gonbidatu guztientzat ➢ Inaugurazioak Euskadi Goza ezazu-ren babes berezia du Donostia, 2011ko irailaren 26a. Inflexio-puntu bat Euskadiko gastronomiaren historian. Gaur, Basque Culinary Center inauguratzean, zientzia-maila hartzen du gastronomia. Halaber, Espainian lehen aldiz, gastronomia unibertsitate-diziplina da. Eta hori guztia Mondragon Unibertsitateko Gastronomia eta Sukaldaritza Arteen Fakultatearen bidez gertatu da, eta Elikadura eta Gastronomiako Ikerketa eta Berrikuntza Zentroaren bidez. Gainera, B+G zentro bat duen gastronomia-unibertsitate bakarra da munduan. 12:00etan, Asturiasko Printze-printzesek, Patxi López lehendakariak lagunduta, eta Iosu Zabala Mondragon Unibertsitateko errektorearen eta Joxe Mari Aizega Basque Culinary Center-eko zuzendariaren eskutik, gastronomia-prestakuntzaren tenplu honen instalazioak ezagutuko dituzte, zenbait pertsona ospetsurekin batera. Erakunde-ekitaldi bat izango da. Bertan, erakunde-, enpresa-, unibertsitate-, teknologia- eta kultura-arloetako 200 gonbidatu baino gehiago izango dira. Mondragon Unibertsitateko errektoreak azalduko du Basque Culinary Mondragon Unibertsitatearentzat eta Euskadirentzat oso garrantzitsua den proiektu baten gailurra eta abiapuntua dela aldi berean. Horrela hasten da Basque Culinary Center-en ibilbidea, bere helburua bete nahian: bai Euskadiko gastronomia bai arlo horretako prestakuntza eta ikerketa nazioarteko erreferentzia izatea. Oinarri sendoak ditu. Proiektu sendoa da, euskal sukaldarien laguntza duena. Sukaldariek proiektuaren patronatuan hartzen dute parte. Eta munduko sukaldaririk onenak dira, hain zuzen, proiektuaren enbaxadoreak. Gainera, hainbat mailatako erakunde, enpresa eta elkarteek babesten dute proiektua. Eta urriaren 3an, Espainian egingo den Gastronomia Zientzien eta Sukaldaritza Arteen lehen gradua martxan jarriko da. Eta gainera, Basque Culinary Center-eko B+G zentroa nazioarteko erreferentzia izango da. Bestalde, arratsaldean, 19:30ean, bigarren ekitaldia hasiko da. Ekitaldi sozialagoa izango da goizekoa baino. 200 gonbidatu baino gehiago izango dira, batik bat gastronomia-sektorekoak. Haiekin batera, proiektua diseinatzen eta martxan jartzen lagundu duten pertsona askok ere hartuko dute parte. Basque Culinary Center-eko entzunaretoan izango da. Ekitaldi zirraragarria izango da. Musika etnikoak girotuko du, eta bertaratutakoek oroitzapenezko bideo bat ikusiko dute. Joxe Mari Aizega Basque Culinary Center-eko zuzendariak zeremonia-maisu dela, sukaldaritzari eta gastronomiari egingo zaie omenaldia ekitaldi horretan, eta diziplina hori unibertsitatean sartu izana ospatuko. Gainera, Basque Culinary Center-en Patronatuan dauden zazpi sukaldariak ere izango dira ekitaldian: Juan Mari Arzak, Martin Berasategi, Pedro Subijana, Karlos Argiñano, Andoni Luis Aduriz, Hilario Arbelaitz eta Eneko Atxa. Haiez gain, bertan izango dira Espainiako ehun bat sukaldari. Ekitaldia amaitu ondoren, cocktail bat egongo da eraikineko solairu bakoitzean, gonbidatuek, musika desberdinen erritmoan, eraikinaren sekretuak solairurik solairu ezagutu ditzaten. Espainian dagoeneko erreferentzia bihurtu den gastronomia-proiektuaren arduradunek, bi ekitaldion bidez, ongietorria egin nahi diote gizarteari Basque Culinary Center-en bihotzera, sutegietara, sukaldeetara. Bi ekitaldi horien bidez, lau urtez gogor lan egin eta gero, gastronomia eta sukaldaritza-arteak unibertsitatean sartu izana ospatu nahi du Basque Culinary Fundazioak, bai eta, gainera, proiektu enblematiko horrek gastronomia-prestakuntza eta ikerketa uztartzen dituela ere. Ekitaldiek Euskadi Goza ezazu-ren babes berezia dute. Gipuzkoa, Bizkaia, Araba eta Nafarroako sukaldariek plater bana prestatuko dute gonbidatuentzat. Gainera, gonbidatuek Espainia osoko produktuak dastatzeko aukera izango dute. Besteak beste, sukaldari hauek arduratuko dira menua egiteaz: Bixente Muñoz, Josean Merino, Juan Gonzalez, Iñigo Orla, David Yarnoz, Josean Martinez Alija, Fernando Canales, Alvaro Garrido, Xabi Diez, Aizpea Ohianeder, Dani Lopez, Patxi Eceiza, Iñaki Moya, Jose Maria Arbelaitz www.bculinary.com

Desarrollado por: GureMedia