KOKTELGINTZA MODERNOA
Zuzeneko Kokteletarako Abangoardia eta Gastrokoktelgintza
Koktelgintzaren teknika tradizionalak ezagutzeko eta aplikatzeko eta egungo erabilerak ezagutzeko ikastaroa.
Ikasi koktelgintzara aplikatutako abangoardiako sukaldaritza-teknikak egiten.
INSPIRATU SORMENEZKO METODOETAN, ZUK ZEUK SORTUTAKO KOKTELAK EGITEKO!
Ikastaroko prestakuntza-programak alderdi hauek jorratzen ditu:
• PLATAFORMA ERAKUSTEKO 0 MODULUA: 2020/04/28 - 2019/05/04*
• IKASTAROKO ORDUAK GUZTIRA: 2020/05/05 - 2020/06/05
• ASTEKO DEDIKAZIOA: 10 ordu
• ZUZENEKO SAIOAK: Asteazken arratsaldetan GMT Madrilgo ordutegian **
* Zero modulua behin bakarrik egiten da, ikastaroaren metodologia eta ikaskuntza-plataformaren ezaugarriak ikasteko.
** Zuzeneko eskolak grabatuko dira, nahi duzunean ikus ditzazun.
Basque Culinary Centerren, learning by doing metodoan oinarrituta ikastearen alde egiten dugu; hortaz, ikastaroan ikasitako kontzeptuak praktikan jartzeko aukera izango duzu.
Programa eta edukiak guztiz diseinatuta daude online prestakuntzarako eta honako elementu didaktiko hauek dituzte:
Ikastaroen metodologiari buruzko xehetasun gehiago nahi izanez gero, jo Gehiago ezagutu/Metodologia
Eskarmentu eta gaitasun pedagogiko handiko profesionalek diseinatu dituzte ikastaro honen edukiak.
• Basque Culinary Centerreko koktelgintza arloko irakasleek zure ikaskuntza gidatuko dute.
• Ikastaroko tutore bat izango da zure esanetara, laguntzeko eta zure praktiken feedbacka emateko.
• Basque Culinary Centerreko irakasle gonbidatu adituek showcooking eta zuzeneko eskolak emango dituzte astero.
Onenekin ikasiko duzu!
Ikastaroak 580€; zenbateko hori izena online emateko orduan osorik ordaindu behar da.
Prezioaren barruan hau dago:
• Prestakuntza-ingurunean sartzea.
• Ikaskuntza-plataforma ezagutzeko prestakuntza.
• Laguntza teknikoa, egun osoz eta urte osoan.
• Prestakuntza behar bezala jarraitzeko behar den material didaktiko guztia.
Prezioaren barruan hau ez dago:
• Sukaldeko makineria edo tresnak eta platerak prestatzeko produktua.
Matrikula irekia egongo da plazak agortu arte. Plaza kopuru Mugatua.
Online ikastaroa behar bezala jarraitu eta betetzeko, ikasle guztiek honako hau eduki behar dute:
• Basque Culinary Centerren online ikasteko betekizunak. Hemen dituzu ikusgai: Gehiago ezagutu/Ezinbestekoak
• Ikastaro hau egiteko behar diren produktu eta tresnak.