Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan


Nabigazio-menura joan

Aurkezpena

KRIOSUKALDARITZA: NITROGENO LIKIDOA, IZOTZ LEHORRA ETA BESTELAKOAK

Izen-ematea ireki da. Plaza kopuru mugatua.

Ikastaro honetan, kriosukaldaritzaren tekniken aplikazioak ezagutuko dituzu, askotariko elaborazio eta proposamen gastronomikoetara egokitzeko gai izateko.

LORTU EMAITZA IKUSGARRIAK KRIOSUKALDARITZAN!

 

 

Bideratua / Programa

Ikastaro hau sektoreko profesionalei zuzenduta dago, hain zuzen ere, gehiago jakin, espezializatu eta nitrogeno likidoa, izotz lehorra eta bestelako teknikak aplikatuz beren buruak bereizi nahi dituztenei.

Komeni da sukaldeko postuetan lan-eskarmentua izatea.


Ikastaroko prestakuntza-programak alderdi hauek jorratzen ditu:

  1. Kriosukaldaritzaren hastapenak.

  2. Nitrogeno likidoa erabiltzea sukaldaritzaren abangoardian.  

    • Nitrogeno likidoa biltegiratzea, horren ezaugarriak eta hori erabiltzeko moduak.

    • Nitrogeno likidoaren aplikazioak: ur irakinetan egitea, atomizatzea, zatikatzea eta beste batzuk.

  3. Sukaldaritzako teknika garaikideak izotz lehorrarekin:

    • Lurrun usaingozatua.

    • Izotz likidoarekin karbonatatutako elikagaiak.

  4. Elikagai izoztuen prozesadoreen gaur egungo erabilera: 

    • Izozkia

    • Hauts izoztua
  5. Moldeak eta hotz negatiboa.

    • Moldatzeko makinen ezaugarriak eta horiek erabiltzeko moduak: izozkailua eta abatidorea.

    • Aplikazio motak: izozkiak eta supercoolinga.

Gainera, ikastaroan ikasleak ikasitakoa praktikan jarriko du askotariko jardueretan, eta teknikak aplikatuko ditu. Jatetxe bateko benetako menu batean aplikatzeko moduko elaborazio berritzaileak sormenez egiteko aukera bikaina.

Ezagutza sakonak eskuratuko dituzu, sukaldaritzako prozesu bakoitzean zer gertatzen den ulertu ahal izan dezazun eta hori egiazko mundura bihurtzeko.

Ibilbidea: Ikastaro modular hau abangoardiako sukaldaritza-teknikei buruzko espezializazio-ikastaroaren ibilbidearen barruan dago. Ibilbide hau osa dezakezu dagozkion ikastaro modularrak eginez.

 

Egutegia

    PLATAFORMA ERAKUSTEKO 0 MODULUA: 2019/11/26 - 2019/12/02 *

 •   IKASTAROKO ORDUAK GUZTIRA: 2019/12/03- 2019/12/24 

 •   ASTEKO DEDIKAZIOA: 10 ordu  

 •   ZUZENEKO SAIOAK: Ostegun arratsaldetan GMT Madrilgo ordutegian **

* Zero modulua behin bakarrik egiten da, ikastaroaren metodologia eta ikaskuntza-plataformaren ezaugarriak ikasteko.

** Zuzeneko eskolak grabatuko dira, nahi duzunean ikus ditzazun. 

 

Gehiago ezagutu

Basque Culinary Centerren, learning by doing metodoan oinarrituta ikastearen alde egiten dugu; hortaz, ikastaroan ikasitako kontzeptuak praktikan jartzeko aukera izango duzu.

Programa eta edukiak guztiz diseinatuta daude online prestakuntzarako eta honako elementu didaktiko hauek dituzte:

•   Eduki garaikideak eta diziplinartekoak, zure egunerokoan aplikatu ahal izango dituzunak.  

•   Ikus-entzunezko baliabideak, pauso guztiak argi eta garbi erakusten dituztenak.  

•   Masterclass eta showcookinga, irakasle adituen eskutik.

•   Zuzeneko eskolak, astean behin BCCko irakasle eta laguntzaileekin.  

•   Askotariko jarduerak eta erronkak: ariketa interaktiboak, testa, praktikak bideoz ematea, foroak eta abarrak.  

•   Tutorea, dinamizatzeko, motibatzeko eta feedback pertsonalizatua emateko.

•   Ikaskideak, eztabaidatzeko ideiak emateko, ezagutza partekatzeko, inspirazioa hartzeko eta abar. 

•    Etengabeko ebaluazioaren barruan egin behar diren zereginen asteko plangintza. 

Ikastaroen metodologiari buruzko xehetasun gehiago nahi izanez gero, jo Gehiago ezagutu/Metodologia

 

Irakasleak

Eskarmentu eta gaitasun pedagogiko handiko profesionalek diseinatu dituzte ikastaro honen edukiak.

 •  Basque Culinary Centerreko sukaldaritza eta zientziaren arloko irakasleek zure ikaskuntza gidatuko dute.

 •  Ikastaroko tutore bat izango da zure esanetara, laguntzeko eta zure praktiken feedbacka emateko.

 •  Basque Culinary Centerreko irakasle gonbidatu adituek showcooking eta zuzeneko eskolak emango dituzte astero.

Onenekin ikasiko duzu!

 

Matrikula eta ordaintzeko moduak

Ikastaroak 450 € balio du; zenbateko hori izena online emateko orduan osorik ordaindu behar da. 

Prezioaren barruan hau dago:

 •  Prestakuntza-ingurunean sartzea.

 •  Ikaskuntza-plataforma ezagutzeko prestakuntza.

 •  Laguntza teknikoa, egun osoz eta urte osoan.

 •  Prestakuntza behar bezala jarraitzeko behar den material didaktiko guztia. 

Prezioaren barruan hau ez dago:

 •  Sukaldeko makineria edo tresnak eta platerak prestatzeko produktua.

Matrikula irekia egongo da plazak agortu arte. Plaza kopuru Mugatua.

 

Ezinbestekoak

Online ikastaroa behar bezala jarraitu eta betetzeko, ikasle guztiek honako hau eduki behar dute:

 •   Basque Culinary Centerren online ikasteko betekizunak. Hemen dituzu ikusgai: Gehiago ezagutu/Ezinbestekoak

 •   Ikastaro hau egiteko behar diren produktu eta tresnak.

Harremanetarako formularioa

(Beharrezkoa) markatutako eremuak beharrezkoak dira.

Desarrollado por: www.dedomultimedia.com