2009an, Basque Culinary Center Fundazioa sortu zen, Mondragon Unibertsitateari, euskal sukaldariei eta herri-erakundeei esker.
Basque Culinary Centerren helburuetako bat sukaldaritzak etorkizunean berrikuntzagune izaten jarraitzea da. Horretarako, besteak beste, goi-mailako ezagutzak sortu eta profesional gaituak prestatuko ditu; ikerketa eta ezagutzaren transferentzia sustatuko ditu, bai goi-sukaldaritzako profesionalen artean, bai gastronomiarekin zuzenean edo zeharka lotutako enpresa- eta ezagutza-sektoreetan; eta nazioarteko oihartzuna lortuko du.
Zentroak baditu beste helburu batzuk; esate baterako, sektoreko enpresetan transferentzia teknologikoa eta berrikuntza bultzatzea, eta enpresa-ekimen eta -proiektu berriak sortzea.
Elikaduraren eta gastronomiaren inguruko ikerketari eta berrikuntzari dagokienez, hauek dira zentroaren oinarriak:
- Elikadurari buruzko heziketa eta elikadura-ohiturak.
- Elikadurarekiko gizarte-erantzukizuna.
- Elikadura-joerak.
- Berrikuntza, sektoreko enpresen kudeaketan.
- Lotutako teknologiak garatzea.
- Elikagaiak egitea, aurkeztea eta kontserbatzea
Hauek dira Basque Culinary Center Fundazioko kideak: