Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Tabernaritzan eta Koktelgintza Modernoa

Jabetu koktelgintza modernoaz eta koktelgintzan aplikatutako abangoardiako sukaldaritzako azken teknikez

Unibertsitate-titulu hori gaur egungo tabernari bihurtzeko ikastaro osoa eta osatua da.


2 hilabeteko programa trinkoa: ikasteko bisitak, erreferentziako tabernariekin egindako master class-ak, ikastaro bukaerako proiektua tutoretzapean eta praktikak enpresetan.

Mondragon Unibertsitatearen eta Basque Culinary Center Gastronomia Zientzia Fakultateko titulu propioa.

 

NORENTZAT

Ostalaritzako, gastronomiako eta beste diziplina batzuetako tituludunak, koktelgintzan espezializatu nahi dutenak, bai eta berritzeko eta gehiago ikasteko interesa duten sektoreko profesionalak (tabernariak, aretoko langileak...) ere.

HELBURUAK

    Barraren, bezeroarekiko arretaren eta talde-kudeaketaren eta -motibazioaren inguruko funtsezko ezagutzak ikastea.

    Barrari lotutako produktu nagusiak sakon ezagutzea: alkoholik ohikoenak (pattarrak, likoreak eta hartzituak), ardoa eta kafea. Besteak beste, lehengaiak, ekoizpen-eremu nagusiak, prestatzeko sistemak, ezaugarriak, deribatuak eta zerbitzua.

    Koktelgintzako ohiko eta abangoardiako teknikez jabetzea.

    Egile-koktelak eta elaborazio propioak (alkoholak, bitterrak eta abar) prestatzeko sormena eta zentzumen-trebeziak garatzea.

    Sukaldaritza-aukerak ezagutu eta koktelgintzan aplikatzea, bai gozogintzan bai uztarketa gazietan.

    Ekoizpen-prozesuak (plangintza, hornikuntza, kostuak...) zehaztu eta aztertzea, zerbitzu motaren arabera, negozio motaren arabera eta bezeroen aurreikuspenen arabera (ekitaldi handiak, bezeroaren aurreko showak, serieko koktelak...).

 

IRTENBIDE PROFESIONALAK:

Berme osoz har dezake tabernari eta barra-buru kargua, besteak beste.

Beste irtenbide batzuk: koktelgintza-eskaintzaren aholkularitza, marketarako “brand ambassador” eta produktu berrien garapena.

PROGRAMA

Ikuspegi globala emango dizun ikasketa-plana, koktelgintzako alderdi teknikoez jabetu eta establezimendu horietako negozioa eta bezeroak ulertzeko. Programa ikusi

 

ESKOLA ALDIA: urritik abendura

ORDUTEGIA: astelehenetik ostegunera, 15:15etatik 20:15etara.

IKASLE KOPURUA: 18

IZEN EMATEA: 2023ko maiatzan irekiko da

    Oso praktikoa: showcookingak, showak, alkohol-dastatzeak, frutak, koktel-ontziarekin jardutea,  nahasketak, lantegi praktikoak eta sorkuntza-saioak.

    Master class-ak erreferentziako tabernari gonbidatuekin.

    Ikasteko bisitak: Destilategi bat bisitatuko dugu, prestakuntza-moduluetan ikasitako alkohol askoren destilazio- eta prestaketa-prozesua bertatik bertara ikusteko. Ildo beretik, prestakuntza-edukiekin lotutako produkzio-zentroak ere bisitatuko ditugu.

    Proiektua: establezimendu baterako koktel-eskaintza sortzea. Koktelen fitxa teknikoa: produktua, zerbitzua, uztarketa eta kostuak. Tutoretzapeko proiektua.

Honako hauek izango dira irakasleak:

    Aditu Ikastaroren koordinatzailea eta irakasle titularra: Patxi Troitiño, Espainiako 2009ko txapelduna.

    Basque Culinary Centerreko sukaldaritzako, gozogintzako eta jangelako irakasleak.

    Zentzumen-azterketako eta sorkuntzako adituak.

    Adituak alkoholetan eta nahasketetan: enologoak, mixologoak, tabernariak, Brand ambassadorak eta abar.

    Adituak kostuetan, talde-kudeaketan eta bezeroarekiko arretan.

Koktelgintzako master class-a

Ikastaroan zehar, tabernari ospetsuek ikasleekin partekatuko dute koktelak prestatzen, txapelketetan, negozio-ereduaren sekretuetan eta abarretan duten ezagutza eta eskarmentua.

Ikasketa-programa sektoreko aditu talde batekin kontrastatu da. Honako hauek dira adituok:

    Javier de Las Muelas. Dry Martini, Bartzelona.

    Pepe Dioni. Europe IBAko lehendakariordea, Donostia.

   Marc Alvarez. Director fundador Drink´s Atelier.

    Carlos Moreno. Bar Manager Coctelería Catarsis,Grupo Larrumba, Madril.

    Javier Caballero. Liquid Experience, koktelgintza ebolutiboa.

    Juan Vals. Bar Manager El Niño Perdido Cocktail Bar.

Ikastaroan zehar, aditu horietako batzuek eta erreferentziako beste tabernari batzuek esperientzia, sorkuntza-metodoak eta arrakastaren gakoak partekatuko dituzte ikasleekin.

Programak 4,050 euroko prezioa izan du eta honela ordainduko da:

    150 euro hautagaitza aurkeztean (onartua izan ezean zenbateko osoa itzuliko da).

    Zenbatekoaren % 40, hau da, 1,560 euro, hautagaia onartu egin dela baieztatzen denean, lekua erreserbatzeko.

    Gainerako zenbatekoa, 2,340 euro, programa hasi baino bi aste lehenago.

Prezioak honako hauek hartzen ditu:

    Material akademikoa

    Prestakuntzako bisitak

Finantzaketa aukerak

Basque Culinary Centerrek finantzaketa-baldintza bereziak hitzartu ditu hainbat finantza-erakunderekin.

Hobariak eskuratzeko aukera

Dirulaguntza jasotzeko aukera (zati bat edo osorik ordaintzeko)  Fundación Tripartitaren bidez.

Ostatua hartzeko laguntzak

Fakultateko ikasleentzako informazio-bulegoan, ostatua eta partekatutako etxebizitzak aurkitzeko informazioa eta laguntza eskainiko zaie ikasleei.

Basque Culinary Centerrek ikasleak onartzeko sistema bat du; izan ere, gure ikasleek ikasketa plan berritzaile eta zorrotz bat arrakastaz gainditzeko ezinbestekoak diren gaitasun pertsonalak eta maila akademikoa badituztela ziurtatzea du xede.

Onartzeko Batzorde bat izango da onartutako hautagaiak aukeratzeaz arduratuko dena.

1 Aurrez izena ematea:

Interesa duten ikasleek behin-behineko izen ematea egin behar dute on line, eta izena emateko tasa ordaindu behar dute.
Gainera, honako dokumentazio hau igorri behar da admisiones@bculinary.com helbidera:
    Curriculum Vitaea
    Argazki 1, nortasun agiriko argazkiaren neurrikoa
    NAN edo pasaportearen fotokopia
    Prestakuntza programa egiteko Motibazio Gutuna

2 Hautagaitzak aurkeztea:

Hautagaitzak aurkezteko epea plazak amaitu arte egongo da irekita. Gehienez 18 ikasle onartuko dira. Hautagaitzak jaso eta hilabete baino lehen emango zaie erantzuna.

Ikastaroan sartzeko baldintzei edo prozesuari buruz inolako galderarik izanez gero, ez izan zalantzarik eta jarri gurekin harremanetan admisiones@bculinary.com helbide elektronikoan.
 

Culinary House
LIVENSA LIVING DONOSTIA, OSTATU-KONTZEPTU BERRITZAILEA

Livensa Living San Sebastián Ibaeta auzoan dago, gune lasai batean eta Ondarretako hondartzan itsasoratzen den Tolosa hiribidetik pasabide batera. Xehetasun guztiak zaintzen dituen ostatu bat da, Donostiako egonaldian etxean bezala senti zaitezen pentsatuta dagoena. Erlaxatzeko eta lagunartean denbora partekatzeko espazioak ditu.

Nabarmendu beharreko ezaugarriak:

  • Banakako logelak sukalde osoarekin eta komun pribatuarekin
  • Ikuztegia
  • Gimnasioa
  • Sukalde komunak edo txokoak
  • Aisialdirako guneak: egongela, joko-aretoa, zinema-aretoa
  • Musika entseatzeko gelak
  • Coworking guneak
  • Aparkaleku pribatua

Baliatu Basque Culinary Centerreko ikasleentzako lehentasunezko tarifak.

Ostatuari buruzko informazio gehiago hemen

BESTE ALOJAMENDU AUKERAK


Erlojiosoen Ikasle-Egoitzak

Ikasle-egoitza hauek txikiak dira eta sarrera ordutegi mugatua dute. Gelak banakakoak edo binakakoak izan daitezke eta denek dute bainugela. Litekeena da mantenu osoa eskaintzen dutenek, asteburuetan otordu guztiak ez eskaintzea. Egoitza hauetan onartua izateko elkarrizketa pertsonal bat egin behar da familiarekin.

Arraian agertzen ditugun prezioak gutxi gorabeherakoak dira.

EMAKUMEZKOENTZAKO Egoitzak:
RESIDENCIA COMPAÑÍA DE MARÍA
Camino de S. Bartolomé, 24
Tel 943 464795
Regimen mantenu osoa
Precio aproximado hilean 625€
ESCLAVAS DEL SAGRADO CORAZÓN
Avda. Gral. Zumalakarregi, 11
Tel 943 210800
Regimen mantenu osoa
Precio aproximado hilean 580€-615€
Ikasleek egoitza utzi egin behar dute asteburuetan, azterketa garaian izan ezik.
MISIONERAS DEL SAGRADO CORAZÓN
Paseo de la Fe, 34
Tel 943 456072
Regimen mantenu osoa
Precio aproximado 350€-490€
RESIDENCIA VILLA ALAIDI E.A.M.
Paseo de Heriz, 95
Tel 943 210866
Regimen mantenu erdia edo mantenu osoa
Precio aproximado hilean 450€-tik 590€-ra
No se ofrecen comidas durante el fin de semana aunque hay una cocina a disposición de las residentes.
RESIDENCIA EL CARMELO PASIÓN
Ilumbe, 8
Tel 943 456600
Regimen mantenu osoa
Precio aproximado hilean 540€-605€
COLEGIO MAYOR JAIZKIBEL
C/ Aldapeta, 49
Tel 616 369 815
Regimen Pensión completa
Precio aproximado 932€/mes
No hay cocinas disponibles para las residentes pero las estudiantes de BCC podrán realizar prácticas de cocina.
RESIDENCIA CET ORIA
Paseo de Ayete, 25
Tel 943 242400
Regimen pensión completa
Precio aproximado 370€
El precio del alojamiento y pensión se costea trabajando en el servicio de alimentación. Admisión mediante entrevista.
GIZONEZKOENTZAKO EGOITZAK:
COLEGIO MAYOR AYETE
Pº Ayete, 25
Tel 943 21000
Regimen Pensión Completa
Precio aproximado 1.055€/mes
RESIDENCIA LA SALLE
Pº Maddalen Jauregiberri,2
Tel 943 454400
Regimen habitación y desayuno
Precio aproximado 320€-380€/mes

EGOITZA LAIKOAK

Estas residencias son mixtas y son de mayor tamaño que las residencias religiosas. Generalmente no tienen horarios de entrada.

EGOITZA MISTOAK:
NUMAD STUDIOS
Paseo de Miramón, 162
Tel (+34) 943 56 91 28
Regimen alojamiento en estudio con cocina equipada y baño privado
Precio aproximado desde 600€ hasta 880€/mes
A tan solo un paso de Basque Culinary Center. Instalaciones equipadas con un amplio espacio de cocina dedicado a prácticas culinarias, salas de estudio, gimnasio y zona lounge para socializar con otros residentes.
fachada
estudio
COLEGIO MAYOR OLARAIN
Pº Ondarreta, 24
Tel 943 003300
Regimen alojamiento y desayuno, media pensión o pensión completa
Precio aproximado desde 498€ hasta 1.090€/mes
El precio incluye la limpieza del uniforme de cocina. No hay cocinas disponibles para los residentes aunque los estudiantes de BCC podrán hacer prácticas de cocina en un espacio debidamente equipado para ello.
RESIDENCIA MANUEL AGUD QUEROL
Pº Berio, 9
Tel 943 563000
Regimen alojamiento
Precio aproximado desde 403€ hasta 690€/mes
Residencia de la Universidad de País Vasco; alojan prioritariamente a los estudiantes de la UPV pero pueden tener plazas disponibles desde la reciente ampliación.

BIZILEKUA PARTEKATUTAKO ETXEETAN


Interesdunek aldez aurretik baimena emanda, BCCko ikasleen bulegoak elkarrekin harremanetan jartzen ditu ikasleak etxea alokatzeko antolatu daitezen. APP BCC Students app-aren bidez, gainera, jabeek jakinarazita alokagai dauden etxe/gelen berri ematen diegu onartutako ikasleei. Donostian, batez beste 350 € ingurukoa da ikasle batek hilean partekatutako etxe batean ordaindu behar izaten duen prezioa


MUk eskaintzen duen kirol-zerbitzuaren bidez, ikasleek taldeko nahiz banakako kirolaz edota taldekako irteerez goza dezakete (eskiatzeko asteburuak, surf irteerak, etab. ).

Horretaz gain, Donostiak eskaintza zabala du kiroletarako udal instalazioetan. Kirol Txartelari esker hiriko udal instalazio guztiez gozatu ahal izango duzu oso prezio eskuragarrian. Informazio gehiagorako, erabili ondorengo esteka.

Deportes
Deportes
Deportes


Donostia Gipuzkoako administrazio hiriburua da, Euskadi osatzen duten lurraldeetako bat, non bi hizkuntza ofizial bizikide diren: gaztelania eta euskara.

Kantauri itsasoaren ertzen, Donostia aparteko edertasuna duen inguru natural bateko hiri txiki bat da. Erregeen eta jaunen opor-leku, Belle Epoque garaian, tradizioa eta modernotasuna bizikide diren jaun-hiri bihurtu zen Donostia.

donostia
donostia
donostia
Donostia Turismok utzitako irudiak
Bere edertasun ikusgarriaren parekorik badago, bertako gastronomia da hori: “euskal sukaldaritza berriaren†sorleku, sukaldaritzako abangoardiaren muin eta pintxoen munduko hiriburu, Donostia biztanleko Michelin izar gehien dituen hiria da munduan. Bere jatetxeen garrantziak, elkarte gastronomikoek eta bertako lehengaien kalitateak, mundu mailako gastronomia erreferente bihurtzen dute Donostia. Which aldizkari britainiarrak, ez zuen halabeharrez hautatu Donostia munduko helburu gastronomikorik onena gisa.

Azken urteetan, berrikuntza eta iraunkortasuna Donostiaren garapenaren ardatz nagusi izan dira, eta ekimen horrek aparteko leku bihurtu du bai oinezkoentzat bai bizikletaz dabiltzanentzat.

donostia
donostia
donostia
Donostia Turismok utzitako irudiak
ZERGATIK IKASI GASTRONOMIA DONOSTIAN?
  • Donostian, Euskadiko gainerako lekuetan bezala, gastronomia gizartearen parte delako eta edozein gertaera eta ospakizunetan mahaiko gauza goxoekin gozatzen delako. Donostiak, 185.000 biztanleko hiriak, 120 gastronomia elkarte ditu.
  • Espainian hiru Michelin izar dauzkaten zortzi jatetxeetatik lau Euskadin daudelako, eta horietatik hiru Donostian daudelako.
  • Bere eskaintza kulturalagatik, mundu mailako aitorpena duten zinema eta jazz jaialdiengatik. Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu izendatu dute.
  • Bertako hondartzengatik, aukera-aukerakoak dira urte osoan surfa egiteko.
  • Mendiagatik, 2,5 ordutara daude Pirinioak.
  • Hiri segurua, eskuragarria eta erosoa delako.

donostia
donostia
donostia
Donostia Turismok utzitako irudiak
NOLA IRITSI DONOSTIARA
Donostia Espainiako hiri nagusienekin lotuta dago autobus, tren eta hegazkin bidez.

Donostiako aireportua hiritik 20 km-ra dago. Aireportu txikia da, Madrilerako eta Bartzelonarako hegaldi zuzenak dituena. Autobus zerbitzua eskaintzen du hiriaren erdiguneraino.

Bilboko nazioarteko aireportua, Donostiatik ordubetera dago, eta hiriarekin lotuta dago, aireportutik abiatzen den maiztasun handiko autobus zerbitzu baten bidez.

Biarritzeko nazioarteko aireportua, Donostiatik 45 minutura dago, baina bertara zuzenean iristeko autobus bakarra eskaintzen du eta egunean behin.
donostia Donostia Turismok utzitako irudiak


Los estudiantes de Basque Culinary center durante el periodo de su formación podrán acceder en exclusiva a la aplicación de móvil APP BCC Student. Mediante esta aplicación el estudiante recibirá notificaciones de becas remuneradas, actividades extra de aprendizaje, eventos en los que puede participar, de invitaciones a máster class exclusivas y tendrá información en exclusiva de la oferta de alojamiento, de los descuentos para los estudiantes, reservas de comidas en cafetería y restaurante, transporte, etc.


Catalogo

TABERNARITZAN ETA KOKTELGINTZA MODERNOA IKASTAROA egitea interesatzen zaizu?

Zure datuak eman Ikastaroaren buruzko informazio osoa izateko
Bidali
Desarrollado por: GureMedia