Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Jesus Villarejo, Ciudad Realeko Cocina Natural Chef Eskolakoa, «Premio BCC EROSKI Saria» Lehiaketako V. edizioko irabazlea

02 Abendua 2016

  • Jesus Villarejo, Ciudad Realeko Cocina Natural Chef Eskolakoa, «Premio BCC EROSKI Saria» Lehiaketako V. edizioko irabazlea
  • Juan  Ramón Sauk, Quema jatetxekoa (Zaragozan), bigarren saria irabazi du, eta Gonzalo Calzadillak , Mitte jatetxekoa (Madrilgoa), hirugarren saria
  • «Premio BCC EROSKI Saria»k tradizio handiko produktuei dimentsio gastronomiko berritzaile bat ematen dieten sukaldarien lana saritzen du

Basque Culinary Centerrek eta EROSKIk, gaur arratsaldean, «Premio BCC EROSKI Saria» lehiaketa nazionalaren sariak erabaki dituzte; lehiaketa tokiko produktu baten balioa nabarmentzen duten, eta produktu horiei beren jatetxeetako kartetan dimentsio gastronomiko berri bat, berritzailea ematen dieten sukaldaritzako elaborazioei zuzenduta dago.

Sukaldari hauek izan dira hiru finalistak: Gonzalo Calzadilla, Juan Ramón Sau eta Jesús Villarejo. Hiru sukaldariek finalerako hautatutako errezetak egin dituzte Basque Culinary Centerren instalazioetan. Gonzalo Calzadilla chefak Madrilgo Mitte jatetxean zerbitzatzen duen bere «Patata minak» errezeta prestatu du. Bestalde, Juan Ramón Sauk bere «Fuentes de Ebroko Tipula» platera prestatu du; Zaragozako Quema jatetxean dastatu daiteke. Eta Jesús Villarejok bere errezeta hautagaia egin du, «Bakailaoa, ilarrak, baratxuri errea eta eztia»; Ciudad Realeko Cocina Natural Chef eskolan prestatzen du.

Irabazleak, Jesus Villarejok, 6.000 euro jasoko ditu, bigarrenak, Juan Ramón Sauk, 3.000 euro, eta hirugarrenak, Gonzalo Calzadillak, 1.000 euro, hala nola dagozkien ziurtapen-diplomak.

«Premio BCC EROSKI Saria» Basque Culinary Centerrek eta EROSKIk antolatzen dute, eta tokiko produktu batekin berrikuntza gastronomikoa nabarmentzen duten sukaldaritzako elaborazioak ezagutzea du helburu. Zehazki, Espainiako lurralde desberdinetako aberastasun kulturalak eta gastronomiko osatzen duten barietate eta espezie jakinak sustatzen eta erabiltzen dituzten sukaldariak saritzen ditu, ekoizleekin eta espezieen, barietateen eta zaporeen biodibertsitatea babestearekin konpromiso sozial bat adierazten dutenak, eta sukaldeko berrikuntza tokiko produktuekin sustatzen eta erabiltzen dituztenak.

Lehiaketan parte hartzeko bi baldintza baino ez ziren bete behar: jarduneko chefa izatea Espainiako edozein jatetxetan eta beren kartetan eskuarki erabiltzen dituzten eta beren eskualdetan tradizio handia duten tokiko produktuak eta berrikuntza gastronomikoa nabarmentzen duten errezetak bidaltzea. Aurkeztutako proposamen guztien artean, epaimahaiak –sukaldari ospetsuek, aditu gastronomikoek eta nekazaritzako elikagaien sektoreko adituek osatua–, hiru finalista hautatu ditu.

Sari-banaketa

Sari-banaketan, Basque Culinary Centerreko zuzendari Joxe Mari Aizegak honakoa adierazi du: «Hiru plater finalistak, tokiko produktuetan oinarrituak, inspiratzaileak dira garai hauetan bizi dugun transformaziorako, aniztasun, abangoardia eta kultura gastronomikoaz hitz egiten baitigute. Berrikuntzaz ere hitz egiten digute, eta sukaldean askotan tradizioaren eta abangoardiaren artean gertatzen den ezkontzaz, emaitza bikainak ekartzen dituena; hala erakutsi dute gaur dastatu ditugun errezetek eta platerek».

Bestalde, EROSKIko lehendakari Agustín Markaidek honakoa esan du: «Basque Culinary Centerren eta EROSKIren arteko elkar-lankidetzako ardatz ugariak unibertsitate-enpresa lankidetzak irekitzen dizkigun aukera berrien adibide on bat dira. Elkarrekin, tokiko produktuak erabiltzen dituen berrikuntza gastronomikoa bultzatu nahi dugu, elikadura osasuntsuago eta jasangarriago bati laguntzen baitio».

Lehiaketan parte hartzeko bi baldintza baino ez dira bete behar: jarduneko chefa izatea Espainiako edozein jatetxetan eta beren kartetan eskuarki erabiltzen dituzten eta beren eskualdetan tradizio handia duten tokiko produktuak nabarmentzen duten errezetak bidaltzea. Aurkeztutako proposamen guztien artean, epaimahaiak –sukaldari ospetsuek, aditu gastronomikoek eta nekazaritzako elikagaien sektoreko adituek osatua–, hiru finalista hautatu ditu. 

Desarrollado por: GureMedia