Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Euskadik eta BCCk Basque Culinary World Prize sariaren bigarren edizioa aurkeztu dute

02 Martxoa 2017

  • Gastronomiaren sektoreko profesionalek eta erakundeek bi hilabete izango dituzte berrikuntzaren, ekintzailetzaren, gizarte-garapenaren, ingurumenaren, osasunaren eta hezkuntzaren arloan proiektuak dituzten mundu osoko sukaldari hautagaiak proposatzeko
  • Munduko eragin handieneko sukaldariak eta atzerriko adituak izango dira epaimahaikide
  • Irabazleak 100.000 euro jasoko ditu berak hautatutako sukaldaritzaren ahalmen eraldatzailea islatzen duen proiektu batera bideratzeko
  • Basque Culinary World Prize saria Euskadi-Basque Country estrategiaren barne dago eta Eusko Jaurlaritzak eta Basque Culinary Centerrek babesten dute 

Gaur jarriko da abian Basque Culinary World Prize sariaren bigarren edizioa. Ekimen eraldatzaileak dituzten sukaldeburuentzako nazioarteko saria da, Eusko Jaurlaritzak eta Basque Culinary Centerrek sortua, gastronomiaren garapen-maila aitortzea xede duena; izan ere, sukaldeburuen belaunaldi batek bere lanbidearen dimentsioa hedatu eta gizartearekin sukaldeaz haratagoko lotura ezarri zezakeela ulertu zuen.

Agintariak eta pertsonaia ospetsuak aurrean zirela, tartean, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren garapen eta Azpiegituretako sailburu Arantxa Tapia, Elena Arzak sukaldaria eta BCCren zuzendari Joxe Mari Aizeaga, hautagaiak izendatzeko prozesu irekiari hasiera eman zaio: bi hilabete izango dituzte gremioko profesionalek zein erakundeek gastronomia berrikuntzaren, hezkuntzaren, ingurumenaren, osasunaren, gizarte-garapenaren edo ekonomiaren arloetan indar eraldatzailea izan daitekeela frogatzen duten sukaldariak proposatzeko. 

"Sari hau Basque Country estrategia integralaren barne dago. Herrialde-marka horrek, gure indarguneak eta berezitasunak kontuan hartuta, aktore global bihurtzen gaitu, bikaintasunaren, bizi-kalitatearen eta gizarte-kohesioaren eredu, herrialde berritzaile eta lehiakorraz gain.

Euskadi aurrerantzean ere gastronomiaren arloko nazioarteko erreferentzia izatea nahi dugu, sektore hori oso garrantzitsua izango dela konbentzituta baikaude. Izan ere, gastronomia elikadurako balio-katearen barne dagoela eta eskema konbentzionalez bestelako ikuspegiak eta gizarte-arazoentzako konponbideak eskaintzen dituen aldaketa-eragilea dela pentsatzen dugu", gaineratu du Tapia sailburuak.

Munduko sukaldari onenetako batzuek osatutako epaimahaiak irabazlea hautatuko du, 100.000 euro jasoko dituena, sukaldaritzaren ahalmen eraldatzailea islatzen duen proiektu batera bidera ditzan.

"2016. urtean, sukaldari hautagaiak 120 baino gehiago izan ziren, 20 herrialdetan baino gehiagotan proiektuak zituztenak, fenomenoaren izaera biderkatzailearen eta inspiratzailearen seinale. Sukaldari asko lan handia egiten ari dira sukaldaritza, tradizioak eta produktuak beren kulturarekin eta gizartearekin lotzeko, eta egiten ari direna denok ezagutzea merezi dute», azaldu du Elena Arzak sukaldariak Basque Culinary World Prize sariaren lehen edizioari buruz. Lehen edizio horretan Maria Fernanda Di Giacobbe sukaldeburua atera zen garaile, Venezuelan egindako jatorrizko kakaoaren proiektuarekin.

"Konbentzituta gaude gastronomiak eragin handia izan dezakeela gizartean, sukaldeburuek ahots publikoa izatearen garrantzia bere gain hartzen badute. Bigarren edizio honetan ere mundu osoko sukaldeburu ezagunak eta ezezagunak egiten ari diren lan bikainaren adibide zehatzak partekatuko ditugu, proiektuon eskala edozein dela ere", adierazi du Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusi Joxe Mari Aizegak.

Desarrollado por: GureMedia