Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Gastronomia eta elikaduraren munduko ekintzaileen elkargunea izango da Culinary Action! Nazioarteko Foroa

19 Urtarrila 2017

  • Donostian izango da, 2017ko otsailaren 6an eta 7an
  • Basque Culinary Centerrek mundu zabaleko hainbat ekintzaile elkartuko ditu nekazaritzaren, elikagaigintzaren eta gastronomiaren iragana, oraina eta etorkizuna ardatz hartuta, haien esperientziak ezagutzera emateko
  • Basque Culinary Action! Ekintzaileen Nazioarteko Foroa Basque Culinary Centerren ekimen bat da, eta Heineken, Hazi eta Donostiako Sustapenaren laguntza du
  • Xede bera izan du lehen ediziotik: nekazaritza, elikagaigintza eta gastronomiaren sektorea enpresari moduan mugitzen duten eragileen ikuspuntutik ulertzea

Datorren otsailaren 6an eta 7an egingo dugu, Basque Culinary Centerren, Basque Culinary Action! Ekintzaileen Nazioarteko Foroaren laugarren edizioa. Aurtengoan, elikaduraren iragana, oraina eta etorkizuna izango da foroaren ardatza. Alderdirik tradizional eta, aldi berean, garaikideenei helduko diegu sektoreko ekoizpena eta industrializazioa aipatuz. Aldi berean, gastronomia-zerbitzuak ematea, janariaren digitalizazioa eta antzeko gaiak ere landuko ditugu. Nekazaritza, elikagaigintza eta gastronomiaren sektorearen ikuspegi global eta, aldi berean diziplina arteko batetik hainbat nazionalitatetako ekintzaileek azaldutako kasu arrakastatsuak ezagutzea da xedea.

Foroaren helburua, Basque Culinary Action! ekimenean bilduta, negozioak abian jarri dituzten ekintzaileen esperientzia praktikoak eta estrategiak partekatzea da. Horretarako, munduko hamaika txokotatik gurera etorriko dira protagonistak, beren bizipenak bertatik bertara kontatzeko.

2014ko otsailean, Basque Culinary Centerrek CA! Ekintzaileen Nazioarteko I. Foroa antolatu zuen. Ekimen horrek Heineken, Hazi eta Donostiako Sustapenaren laguntza zuen, eta helburua zen nekazaritza, elikagaigintza eta gastronomia ulertzea sektore hori enpresari bezala mugitzen duten eragileen bidez.

Hizlariak

Aurten, honako hizlari hauek izango ditugu Foroan, besteak beste: JP McMahon Eat Galway markako hiru jatetxeen jabea, sukaldaria eta hezitzailea; Elena Reygadas chef mexikarra, 2013ko Latinoamerikako emakumezko chef onenaren Veuve Clicquot sariaren irabazlea; Christian Puglisi, Kopenhagen bizi den chef italiarra, bost jatetxe ditu bertan, munduko jatetxerik jasangarrienaren saria bi aldiz irabazi du eta ekintzailetza jasangarriaren erreferentea da; Tomás Larrañaga, Maje Gorritxo emaztearekin batera Euskadin ekoizpen ekologikoaren aitzindaria dena, Biolurren bidez; Emilio Sepúlveda, Natural Machinesen sortzailea; Alejandro Del Castillo euskalduna eta Nono Toré andaluziarra, Internet bidez fruta saltzeko Exotic Fruit Box plataformaren sortzaileak; eta Alejandro Lorenzo, eltenedor.es webgunearen sortzailea.

Askotariko profilak dituzten hizlariak elkartuta, Culinary Action! Ekintzaileen Nazioarteko IV. Foroak sektorearen egungo egoera aztertuko du, diziplina arteko ikuspegi batetik eta, zehazkiago, negozio-eredu berriak identifikatuko ditu.

Tailerrak eta dinamikak

Hitzaldiez gain, foroan talde txikientzako tailerrak eta dinamikak ere izango dira, negozioaren zenbait alderdiri buruzkoak. Izena ematerakoan, parte-hartzaile bakoitzak sei gairen artean bat aukeratu beharko du: produktuen diseinua egungo joeren arabera, finantzaketa, komunikazioa, ospe digitala, familia-enpresen kudeaketa eta negozio batean gora egiteko gakoak.

Horrez gain, foroa profesionalen arteko konexioak sortzeko eremua ere bada, eta sektoreko ekintzaileak animatzeko merkatua «astintzea» da bere helburuetako bat.  «Ekintzailetza helburu duen bokazio bat sustatu nahi dugu, jendea inspiratu eta giroaz kutsatzeko eremu bat sortuz baina, batik bat, horiek aktibatzeko asmoarekin. Culinary Action! Foro honetan ekiteko gogoa eta ideia onak dituzten pertsonek testigantza erabilgarriak eta tresna zehatzak lortzea nahi dugu, beren proiektuak arrakastaz garatzeko gauza izan daitezen» azaldu digu Joxe Mari Aizega, Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusiak.

Foroaren laugarren edizio honetan, gainera, Basque Culinary Centerrek Culinary Action! ekimenaren alde egindako apustua berretsi nahi du. Espainiako ekintzailetzaren aldeko proiektu hori indartzeko ekimenak ugari sustatu dira: inkubagailu bat, CA! Startup Prizes sariak, Culinary Action! Ekintzailearentzako saria (aurten lehen aldiz), edo Espainiako hainbat hiritan antolatzen diren tailerrak, ekintzaile gastronomikoen partaidetzarekin.

Desarrollado por: GureMedia