Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Basalandareen balio gastronomikoa izango da Basque Culinary Centerrek azaroan antolatuko duen sinposioaren ardatza

11 Urria 2017

Basalandareak gero eta gehiago erabiltzen dira sukaldean, gastronomiaren eta medikuntzaren ikuspegitik balio handia dutelako. BCulinaryLABek, Basque Culinary Centerren ikerketa gastronomikoko laborategiak, basalandareen eta haien balio gastronomikoaren inguruko sinposio bat antolatu du azaroaren 22 eta 23rako. Topaketa akademiko horretan bat egingo dute zientziak, botanikak eta gastronomiak.

Gero eta interes handiagoa sortzen dute basalandareek sukaldaritzako profesionalen artean, eta BCulinaryLAB buru-belarri ari da hori lantzen. Laborategia Espainiako basalandareei buruzko eskuliburu zehatz bat lantzen ari da orain. Datorren urtean argitaratuko da, eta 300dik gora landareren balio gastronomikoak jasoko ditu.

BCulinaryLABek basalandareen alorrean egindako lanaren berri emango dute gaur San Sebastián Gastronomikan Diego Prado BCCko ikerlariak eta Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusiak. Aurkezpenean, basalandareek gizadiaren historian izan duten garrantzia nabarmendu dute, neandertalen garaitik elikagai eta sendagai modura erabili izan baitira. Zerbaitegatik sartu zituen Unescok 2003an «basalandareen inguruko ezagutza tradizionalak» gizadiaren ondare immaterialaren zerrendan.

Sinposioa

Interes zientifiko-gastronomikoa oinarri, Basque Culinary Centerrek sinposio bat antolatu du azaroaren 22 eta 23rako. Sinposio horretan, nazioarteko adituek, botanikariek, kimikariek eta chefek lantegiak eta hitzaldiak emango dituzte basalandareen eta haien balio gastronomikoaren inguruan, tradizioa eta egungo joerak aztertuta.

Parte-hartzaileen artean aipamen berezia merezi du Miles Irvingek. Landareak biltzeari dagokionez, nazioartean ospe handiena duen pertsona izango da seguruenik, Forager proiektua eta The Forager Handbook liburua direla eta, besteak beste. Forager proiektuaren bidez, basalandareak banatzen dizkie Erresuma Batuko eta Eskandinaviako jatetxeei, eta liburua, berriz, ezinbesteko obra da basalandareen balio gastronomikoan interesa dutenen guztientzat.

Topaketan izango dira, halaber, Evarist March, Celler de Can Roca jatetxeko arlo gastro-botanikoko kidea, zeinak, Gironako landare autoktonoak identifikatzeaz eta katalogatzeaz gain, askok ezagutzen ez dituzten espezieen balio gastronomikoa ezagutzera eman nahi duen; Wood*ing proiektua, Valeria Margherita Moscarena: bere lantaldearekin batera «janari basaren laborategia» ireki zuen, eta bertan ehunka barietate basati katalogatu, aztertu eta erabiltzen dituzte; eta Vild Mad ekimena, hau da, Danimarkako basalandareen inguruko ezagutza zabaltzeko app eta plataforma digital bat, Mikkel Westegaard-en eskutik.  Bestalde, Dani Lasak eta Leire Etxaidek Mugaritzek basalandareekin duen harremana azalduko dute, haientzat sukaldaritza bizitzeko modu bat baita.

Gainera, Diego Prado BCulinaryLABeko koordinatzaileak basalandareen eskuliburua idazteko egiten ari den ikerketa zorrotzaren azken aurrerapenen berri emango digu, besteak beste, basalandareak biltzeko jarraibide egokiak, taxonomia, habitatak eta erabiltzeko erak.

Aurten bigarren aldiz antolatuko du BCulinaryLABek sinposioa; iaz, hartziduraren gaia landu zuten. Urtero-urtero intereseko gai bat hartzen da sinposioaren ardatz modura, azken joeretan eta BCC Innovationen garatutako proiektuetan oinarrituta. BCulinaryLAB ikerketa eta garapen gastronomikoko laborategi bat da, eta BCC Innovationen barruan dago. Azken hori Basque Culinary Centerren Ikerketa eta Berrikuntza Zentroa da eta, besteak beste, haren helburua interes gastronomikoko gaien inguruko ezagutza sortzea da.

Desarrollado por: GureMedia