Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Berriak

Nabigazio-menura joan

Detalle de la Noticia Zerrendara itzuli

Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak eta Basque Culinary Center-ek sektore gastronomikoan garapen teknologikoa sustatzeko hitzarmena sinatu dute

15 Otsaila 2017

Hitzarmena, Ekonomia Bultzatzeko Zinegotzigoak Donostiako Sustapenaren bitartez sinatua, Ekonomia Suspertzeko DonostiaUP! Planaren baitan sartzen da, zeinak, enplegua sustatzeko eta enpresa-lehiakortasuna hobetzeko neurrien aldeko apustua egiten duen. Bi alderdien artean sinatutako hitzarmenaren helburu nagusiak prestakuntza, sektorea birziklatzea eta, batez ere, ekintzailetzan berrikuntza barneratzea dira, gastronomia-alorrean lan-aukera berriak sortzeko. Ildo horretatik, sektorean enpresa-proiektu eta -ekimen berriak sustatzea adostu dute ekintzaile potentzialei edo nekazaritzako elikagaien sektoreko balio-katearekin lotutako jarduerak sustatzera zuzendutako neurrien bitartez.

Ernesto Gasco Ekonomia Bultzatzeko zinegotziak azpimarratu zuen “Basque Culinary Center-ekin lankidetzan aurrera egiten jarraitu nahi dugu, gastronomiaren alorrean berrikuntza teknologikoarekin lotutako alderdiak barneratuz. Horrela, BCC gastronomiaren eta elikaduraren arloetan ikerketarako erreferente gisa sendotzea lortuko da”.

Hitzarmenean Basque Culinary Center-ek hartutako konpromisoetako bat aholkularitza teknologikoko jarduerak garatzea da “Bono Teknologikoa” programaren bitartez. Programa horrek zazpi enpresa-proiektu edo negozio-ekimenentzako aholkularitza aurreikusten du. Horrek beren jarduera gastronomiaren edo horrekin lotutako sektoreen inguruan gauzatzen duten enpresa-proiektu berriei eta lehendik daudenei transferentzia teknologikoa eta ezagutza transmititzea esan nahi du.

Hitzarmenak jasotzen duen beste puntu bat BCC-ren eta Donostiako Sustapenak sustatutako Guztiona Nekazaritza Klusterraren arteko lankidetza da, sinergiak bilatzera eta hiriarentzako proiektuak eta aukeraksustatzera zuzendutako jarduerak gauzatuz. Hiriko beste eragile batzuekin elkarlanean, turismoa eta gastronomia sustatzeko ekintzak gauzatzea ere aurreikusten da, turismoa erakartzeko ekimen berriak sortuz.

Hitzarmenak urtebeteko indarraldia izango du eta 50.000 euroko zenbatekoa. Ekarpen hori Donostiako Sustapenak egingo du BCC-ek finkatutako jarduerak gauzatu ditzan. Ekintzaile berriak sustatzera bideratuko dira eta enpresei edo ekintzaileei aholkularitza teknologikoa ematera, 4.000€ bono teknologikoaren bidez.

Donostiako Sustapena, Donostiako Udaleko sozietate gisa, hiriaren garapen ekonomikoaz arduratzen da eta iraunkortasun- eta berrikuntza-irizpideetan oinarrituta, tokiko enpresei euren lehiakortasuna hobetzen lagunduko dieten politikak eta jarduerak sustatzea du helburu.

Basque Culinary Center-en helburua, berriz, sukaldaritzak etorkizuneko polo gisa jarrai dezala bermatzea da; horrek goi-mailako ezagutza sortzea eta profesional gaituak prestatzea esan nahi du. Goi-mailako sukaldaritzako profesionalen eta gastronomiarekin zuzenean edo zeharka lotuta dauden enpresa- eta ezagutza-sektoreen ikerketa eta transferentzia ere sustatzen ditu.

 

Diseño y realización: www.dedomultimedia.com