Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Diego Guerrero Basque Culinary Center Fundazioaren Patronatuan sartu da

21 Ekaina 2017

Diego Guerrero chefa (Gasteiz, 1975), Madrilgo DSTAgE jatetxean bi Michelin izar lortutakoa, Basque Culinary Center Fundazioaren Patronatuan sartu da. Chef arabarra onartu izana gertaera garrantzitsua da Basque Culinary Centerreko patronatuarentzat, sortu zenetik lehenengo aldia baita sukaldari bat sartzen dena. Arabako chefaren sarrera Basque Culinary Center Fundazioko patronatuko kideek onartu dute urteroko bileran.

Joxe Mari Aizega Basque Culinary Centerreko zuzendariaren esanetan «Basque Culinary Centerreko patronatura chef berri bat sartu izana gertaera gogoangarri bat da. Benetan harro gaude Diego Guerrerori ongi etorria emateaz; arrakasta profesionala lortu ondoren ere, ekintzailea izaten jarraitu eta nazio mailan zein nazioartean ospe handia irabazi duen chefa da. Diegok ikuspegi fresko eta kosmopolita dakarkio Basque Culinary Centerri eta bat egiten du berrikuntzaren eta bikaintasunaren alde egiten dugun apustuarekin».

Bestalde, Diego Guerrerok hau adierazi du: «niretzat BBCren parte izatea oso berezia da, nire sustraiekin, jatorriarekin eta sukaldari bezala hazteko prozesuan izan ditudan balioekin lotura emozional oso garrantzitsua ezartzen baitu».

Fundazioko Patronatua nazio mailan eta nazioartean erreferente diren zazpi sukaldarik osatzen dute, Basque Culinary Centerren sustapenean aktiboki parte hartu zutenek eta gaur egun ere proiektuarekin lotura zuzena dutenek, alegia, Juan Mari Arzak, Martin Berasategui, Pedro Subijana, Andoni Luis Aduriz, Hilario Arbelaitz, Eneko Atxa eta Karlos Arguiñanok. Orain, Diego Guerrero batuko zaie. Sukaldariekin batera, patronatuaren parte dira: jakintzaren eragileak, Mondragon Unibertsitatea, Basque Culinary Centerri atxikitako unibertsitatea, eta Azti-Tecnalia zentro teknologikoa; euskal instituzio publikoak, hala nola Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Eusko Jaurlaritza; eta teknologia, elikadura eta edarien sektoreetan liderrak diren enpresak –Eroski, Siemens, Martiko, Heineken España eta Covap–. Basque Culinary Centerrek, era berean, Nazioarteko Kontseilu bat du, non munduko eragin handieneko chefek parte hartzen duten.

Diego Guerrero

Diego Guerrero (Gasteiz, 1975), Lasarteko Martin Berasategiren egoitza nagusian eta Goizeko Kabi jatetxean (Bilbo eta Madril) trebatu da, besteak beste. DSTAgE jatetxea inauguratu zuen Madrilen 2014ko uztailean, DSTAgE Concept izendatutako proiektu propioaren baitan. 2002 urteaz geroztik El Club Allard jatetxearen buru izan eta bertan bi Michelin izar lortu ondoren.

DSTAgE jatetxeak bilakaera handia eragin du bere ibilbide profesionalean, izan ere, gehiago hurbiltzen zaio gaur egungo goi-sukaldaritza jatetxe baten ikusmolde pertsonal bati, non benetako luxuaren gakoa gertutasunean eta naturaltasunean datzan.

Ireki zenetik, gune gastronomiko honek hainbat sari zenbatu ditzake balantzea egitean. Horietako bat bi Michelin izarrak dira, lehenengoa ireki eta lau hilabetetara, 2014ko azaroan, lortu zuena, gida frantsesaren 2015eko edizioari dagokiona, eta bigarrena, aurtengo 2017ko ediziorako, 2016ko azaroan. Gainera, Guerrerok bi eguzki jaso ditu Repsol Gidan eta El Mundo egunkariak editatutako Metropoli Gidan hirugarren EME-a lortu du, 2017 urteko Jatetxearen Metropoli Saria, Ezusteko Jatetxearen 2015eko Metropoli Saria eta Urteko Jatetxe gisa aipamen berezia aldizkari horretan, baita berriki Gourmet aldizkariko erabiltzaileek emandako Chef Onenaren eta Jatetxe Onenaren sariak ere. Madrilgo lehen jatetxea, Espainiako laugarrena eta 2016ko Travellers' Choice Saria Tripadvisor gunean.

2016ko irailean Diego Guerrerok diseinatu eta zuzendutako gune sortzaile berria ireki zuen, DSPOT izenekoa. Goi-gastronomiaren inguruko sormena eta hura baldintzatzen duten alderdi guztiak, besteak beste, eszenaratzea, diseinua, teknikak eta produktuak, erdigunetzat dituen estudioa.

Sabor Shanghai by Diego Guerrero jatetxearen aholkulari gastronomikoa da 2016ko ekainaz geroztik. Europako goi-gastronomia lantzen duen jatetxe hau Shanghai hirian kokatua dago. Gainera, 2016ko azaroan Diego Guerreroren lehen liburua, Irreductible, argitaratu zuen Montagud argitaletxeak. Bertan, DSTAgE bezalako proiektu bat sortzera eraman duen bilakaera eta sormen-prozesua kontatzen du.

 

Desarrollado por: GureMedia