Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Sukaldeko Elkarrizketen Prentsarako Aurkezpena

28 Otsaila 2017

Basque Culinary Center Sukaldeko Elkarrizketen Prentsarako Aurkezpena ospatu du gaur. Ekitaldi hau gastronomiaren egoerari buruz askoren artean gogoeta egiteko asmoarekin, aro zibernetikoan dituen erronkak aztertzeko eta batez ere diziplinarteko ospakizun-eremu bat sortzeko, antolatu dute Mugaritzek, Euro Toquesek eta Basque Culinary Centerrek. 

Hiru egun horietan, Donostiak jarduera-agenda zabala izango du martxoaren 12tik (igandea) hasita; Mugaritzen performance bat eskainiko da, litxarrerietan inspiratua. Martxoaren 13an eta 14an egingo da nazioarteko kongresuaren seigarren edizioa Basque Culinary Centerren, mundu osoko goi-mailako hizlariek gaurkotasuneko gaiak azter ditzaten.

Egiak axola du? Nola ikasten dugu jaten? Sukaldaria kozinatzen duena da? Ustez, zer izan behar du jatetxe batek? Jatekoa bihur al liteke erlijio? Zer dago moda beganoaren edo gluten-gabearen atzean? Zertaz elikatzen da gosea? Zer uste dugu jankideek nahi dutela? Izan al daiteke gastronomia kode ireki bat, eta teknologian oinarrituta eraldatu?

Horrelako gaiak izango dituzte aztergai nazioarteko bilkuraren hamargarren urteurren honetan, egingo diren hitzaldietan, mahai-inguruetan eta sinergia sortzaileetan.

Bertan izango dira hainbat chef ospetsu, tartean, Joan Roca, El Celler de Can Roca jatetxekoa, Dominique Crenn -egungo figura entzutetsuenetako bat; bi Michelin izar dituen San Frantziskoko Atelier Crenn jatetxekoa- eta Jair Tellez mexikarra, Merotoro eta Laja jatetxeetakoa.

Partaideen artean izango dira, halaber, Ruth Reichl editore ospetsua, eta garai batean New York Times-eko sukaldaritzako kritikaren arduradun izandakoa; Bee Wilson historialari ingelesa, Mi primer bocado: cómo aprendemos a comer liburuaren egilea; Steven Pool kultura kritikaria eta You Aren’t What You Eat (Ez zara jaten duzuna) liburuaren egilea; eta Luis Castellanos ikerlari, filosofo eta El Jardín de Junio zentroaren sortzailea. Baita Martín Caparrós, (Hambre eta Entre Dientes), eta Hector Abad Faciolince, (Tratado de culinaria para mujeres tristes) idazle latinoamerikarrak ere.

Euskal ordezkariei dagokienez, Harkaitz Cano idazlea, Karlos G Liberal datu-aktibista eta ziberpunka eta Andoni Luis Aduriz nabarmendu behar dira, besteak beste.

Bi egunez, sukaldea «kode irekitzat» hartuko da –informatikako open source kontzeptuarekin jokatuz–, gastronomia kultura- eta ezagutza-iturri irekia ote den hausnartzeko. Izan ere, maila guztietako eragileen esku-hartzeari eta lankidetzari esker garatu da: ekoizleak, sukaldariak, foodyak, ikertzaileak, idazleak, historialariak, zientzialariak, hezitzaileak, nutrizionistak, biologoak, diseinatzaileak, artistak...

«Gure munduari buruz taldean pentsatzeko aprobetxatuko dugu: sukaldeak sortu duen berezko lengoaia aztertuko dugu baita horrek gu, nolabait, gastronomia deitutako kode horren programatzaile, kodetzaile eta hacker bihurtu gaituela ere. Galdera polemikoak planteatuko ditugu, ekintza eta hausnarketarako estimulazioa sor dezaketen alderdiak identifikatzeko beharrezkoak baitira», azaldu du Andoni Luis Aduriz Mugaritzeko chefak, proiektu honen sortzaile eta sustatzaileetako batek.

Izen-ematea zuzenean egin daiteke ekitaldiaren webgunean: www.dialogosdecocina.com

Desarrollado por: GureMedia