Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

BCulinaryLABek eta Boliviako GustuLAB I+G zentroak gastronomia-ikerketarako hitzarmena sinatu dute

29 Uztaila 2016

Honako hauek dira hitzarmenaren helburuak. Alde batetik, balio gastronomikoa eta nazioartean merkaturatzeko aukera duten Boliviako produktuak ikertu eta garatzea eta bestetik boliviako tokiko produktuak garatu eta hobetzen laguntzea eta, horrela, familia-ekoizleen komunitateen garapen sozioekonomikoa ziurtatzea

Basque Culinary Centerren gastronomia-alorreko ikerketa- eta garapen-laborategiak, BCulinaryLABek, gastronomiari eta Boliviako produktuei lotutako jarduerak ikertu eta garatzeko hitzarmena sinatu du La Pazeko (Bolivia) GustuLABekin, Gustu erakundearen gastronomia-alorreko I+G sailarekin. Hitzarmenaren bidez, Boliviako merkatuaren eskarira egokituko diren elikagaiak, ekoizpenaren aldetik iraunkorrak izango direnak, garatu nahi dituzte, gerora nazioko merkatuan ez ezik, nazioartekoan ere zabaldu ahal izateko.

2016-2017 aldirako iraupena duen hitzarmenak bi ardatz nagusi ditu: alde batetik, balio gastronomikoa eta nazioartean merkaturatzeko aukera duten Boliviako produktuak ikertu eta garatzea eta, beste aldetik, Boliviako tokiko produktuak garatu eta hobetzen laguntzea, familia-ekoizleen komunitateen garapen sozioekonomikoa bermatze aldera.

Hitzarmen horren bidez, gainera, etorkizunean munduan zehar hitzarmenak lotzeko aukerak ere aztertuko dira, dela merkatu-aukeren bidez, dela BCulinaryLABen gastronomia-garapena nazioartera hedatuz.

BCulinaryLABek gastronomia-ikerketako beste zentro batzuekin osatu duen lan-sarean txertatzen da hitzarmena. Izan ere, hitzarmen horien guztien bidez, ezagutzak partekatzeko eta tokian tokiko produktuak landu eta elkarrekin garatzeko aukera emango duen ikerketa-zentroen eta jatetxeen sarea osatu nahi da.  BCulinaryLABek ildo horretan doazen beste hitzarmen batzuk sinatuak ditu aurretiaz ere; adibidez, Peruko Mater Iniciativa proiektua, Virgilio Martínez chef peruar ospetsuaren Limako Central jatetxearen ekimena, diziplina anitzeko ikuspegi batetik abiatuta, sukaldariekin eta jendarte zabalarekin Peruko produktuei buruzko informazio baliotsua trukatzeko asmoz. BCulinaryLABek Ekuadorreko enbaxadarekin ere sinatua du hitzarmena, hango bi tokiko produktuen I+G jorratzeko: uvilla eta platano arra.

Gustu eta GustuLAB

Gustu erakundeak elkarren artean bermatu eta bultzatzen diren hainbat gastronomia-jarduera biltzen ditu, eta gizartearekin arduratsu jokatzen duten ekimenetara bideratzen du, nagusiki, bere jarduera. GustuLAB, zehazki, gastronomia-alorreko ikerketarako eta garapenerako saila da.<0}

Gustuk hainbat gune ditu, guztiak ere gastronomiara bideratuta; adibidez, Gustu ikerketa-zentroa, gastronomiaren bidez gizarte-maila askotako gazte boliviarrak gizarteratzen laguntzeko eredu sozio-pribatua jorratzen duena. 

Desarrollado por: GureMedia