Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

BCC Poloniaraino iritsi da, Donostiarekin batera Europako Kultur Hiriburua den Wroclaw 2016ko ekitaldietan parte hartzera

18 Ekaina 2016

  • Basque Culinary Centerren 'Culinary Connection' ekimenean txertatzen da bidaia, asmo bikoitzarekin: berrikuntza eta abangoardiako sukaldaritza sustatzea, eta Euskadiren eta beste eskualde batzuen arteko sukaldaritza-trukea bultzatzea
  • Basque Culinary Centerren ordezkaritzan bildu dira Joxe Mari Aizega BCCko zuzendaria, Aizpea Oihaneder (Xarma Restaurant) eta Ruben Trincado (Mirador de Ulía) chefak eta Adrián Leonelly BCCko irakaslea

Basque Culinary Centerren ordezkaritza batek Wroclaw-raino (Poloniako Behe Silesia eskualdean) bidaiatu du, egunotan egiten ari diren ‘Zinema eta sukaldaritza’ topaketetan parte hartzeko eta  Europako 2016ko bi Kultur Hiriburuak, Donostia eta Wroclaw, gastronomiaren bidez lotzeko asmoarekin.

Bidaia Basque Culinary Centerren 'Culinary Connection' ekimenean txertatzen da, eta helburu bikoitza du: batetik, berrikuntza eta abangoardiako sukaldaritza sustatzea; bestetik, Euskadiren eta beste estatu batzuetako eskualdeen arteko sukaldaritza-trukea bultzatzea. Ekimen horrek toki aproposa aurkitu du ekitaldian, ezagutzak eta esperientziak trukatzea baita haren helburua. Hala, tokian tokiko produktuen eta Euskal Herriko eta Poloniako chef ospetsuen bitartez, bi eskualdeotako kultura osoaren (eta ez soilik sukaldaritza-kultuaren) berri emango da, biak ala biak nazioartean plazaratzeko xedez.

Profesional talde horrek euskal sukaldaritzaren aniztasuna eta gure tradizioaren aberastasuna agerrarazi eta Poloniako chefei hori guztia azaltzeko lantegiak prestatuko ditu. Ildo beretik, Poloniako chefek Wroclaw hiriaren eta Behe Silesia osoaren potentzialaren berri emango diete Basque Culinary Centerren ordezkariei. Izan ere, sukaldaritza alorrean Polonia ordezkatuz arituko dira Justyna Słupska Kartaczowska (Monopol hotela eta Acqurio jatetxea), Katarzyna Daniłowicz (Olszewskiego 128 jatetxea), Tomasz Hartman (Food Think Tank eta Szajnochy 11 jatetxeetako chefa) eta Karol Sankowski (Przystań eta Marina jatetxeak). Bukaeran, Poloniako eta Euskal Herriko chefek eskuz esku prestatuko dute afariko menua.

Alderdi gastronomikoaz gain, Wroclawko ikusleentzako proposamen ugari eskainiko ditu ekitaldiak, hala nola film-emanaldiak, eztabaidak, zinemari buruzko erakusketak eta gaikako afari bereziak jatetxerik onenetan. Hain zuzen ere, film-emanaldien ondoren, Basque Culinary Centerren ordezkariak bertan bilduko dira ikusleekin.

Desarrollado por: GureMedia