Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

BCC-EROSKI VI. sariaren deialdia

23 Maiatza 2017

BCC-EROSKI Sariaren seigarren edizioa da aurten. Bertan ekoitzitako elikagaien bidez gauzatutako berrikuntza gastronomikoa aitortu nahi du, jasangarritasuna laguntzeko eta elikadura osasungarriaren ardatz modura.

Aurtengo edizioan BCC-EROSKI Sariak bereziki nabarmenduko ditu osasuna, jasangarritasuna eta sukaldaritzako berrikuntza, ekoizleekin ez ezik, espezie, barietate eta zaporeen biodibertsitatea zaintzearekin ere baduen gizarte-konpromisoaren erakusle. Lehen sariaren irabazleak 6.000 euro eskuratuko ditu, eta bigarren eta hirugarren sailkatuek 3.000 eta 1.000 euro, hurrenez hurren.

Nola aurkeztu BCC-EROSKI Sarian

Sukaldari batek bere jatetxean egiten duen jaki onenarentzat izango da BCC-EROSKI Saria, betiere jaki horrek, bertako produktuak oinarri hartuta, berrikuntza gastronomikoaren balioa nabarmentzen badu. Proposamenak aurkezteko epea bihar, maiatzak 23, hasiko da, eta 2017ko irailaren 29an amaituko da. Espainian bizi eta jardunean ari diren sukaldari profesional guztiek dute parte hartzeko aukera. Partaide bakoitzak txosten bat ere aurkeztu beharko du lehiaketan, erabili duen bertako produktuaren deskribapena eginda; horrez gain, fitxa bat, errezeta zehaztuta, eta proposamena platerean dagoela egindako argazki bat ere aurkeztuko dituzte. Parte-hartzaile bakoitzak hiru proposamen bidali ahal izango ditu gehienez.

Aurkeztutako proposamen guztietatik, epaimahaiak hiru errezeta hautatuko ditu amaierako faserako, eta lehiaketaren webgunean argitaratuko dira horiek. Epaimahaian honako hauek egongo dira: BCC Basque Culinary Centerreko akademikoak, EROSKI Fundazioaren patronoak, jardunean ari diren chefak, gastronomiako aditu independenteak eta nekazaritzako elikagaien sektorearen ordezkariak.

Lehiaketaren amaierako fasea Basque Culinary Centerren (BCC) izango da, Donostian. BCC-EROSKI Sarirako finalista gelditzen diren hiru sukaldariek beren errezetak egingo dituzte orduan; jatorrizko inguruneetan ekoitzitako elikagaiak erabiliz, eta Sariko epaimahaikideek dastatuko dituzte horiek.

Lehiaketaren oinarriak haren webgunean daude argitaratuta: www.premiobcceroskisaria.es; webgune horretan ere argitaratuko dira aurkeztutako proposamen guztietatik hautatutako hiru finalistak.

Desarrollado por: GureMedia