Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • BCulinary Live Social
  • Whatsapp

Nabigazio-menura joan

Basque Culinary Centerrek Donostiako jatetxeen online ospeari buruzko 2017ko azterlana aurkeztu du

05 Maiatza 2017

Basque Culinary Centerrek Donostiako jatetxeen online ospeari buruzko 2017ko azterlanaren emaitzak aurkeztu ditu, Turismo Gastronomikoaren III. Mundu Foroaren barruan. Donostiako gastronomiaz gozatu duten bezeroen 230.000tik gora iruzkin, balorazio eta gomendio aztertu ditu aipatutako azterlanak.

Egungo kontsumo turistikoan bezeroen erabakia, hein handia batean, aurretik beren esperientzia Interneten partekatu duten erabiltzaileen iritzian eta balorazioan oinarritzen da. Ondorioz, turismo gastronomikoak beste osagai bat gehitu behar dio arrakastaren errezetari: sektorearen ezagutzako berrikuntza, hain zuzen. Hala, azterlanak hainbat galderari erantzun die, besteak beste: zenbat iritzi daude hilero Interneten helmugako jatetxeei buruz?, hiriko zer gunek biltzen dute online iritzien arreta gehien?, edo, nola baloratzen dute Europako foodie edo jatunek hirian izandako esperientzia gastronomikoa?

Joxe Mari Aizeaga Basque Culinary Centerreko zuzendari nagusiak adierazi duenez, «turismo gastronomikoaren inguruko espezializazio-arlo bat sortzeko BCCk egindako apustuaren barruan sartzen da azterlana. Sektoreko adituek osatutako arlo horrek egin du azterlana. Era berean, BCCk Turismo Gastronomikoari buruzko Mundu Foroa antolatu eta Turismo Gastronomikoko Masterra ematen du, profesionalak etorkizun oparoko sektore horretan espezializatzearren».

Ondorio nagusiak zenbakitan

- % 43ko urteko hazkundea Donostiako jatetxeei buruzko online iritzi berrien bolumenean.

- Bezeroen % 79 pozik edo oso pozik daude esperientzia gastronomikoarekin.

- Atzerriko merkatuen % 100ek gutxienez 10etik 8ko balorazioa ematen diete hiriko jatetxeei, errusiarren eta iparamerikarren balorazioa nabarmenduta (iRON online ospearen 8,93 eta 8,75eko indizea dute, hurrenez hurren).

- Bezeroen % 38k adierazi dute interes gastronomikoak dituztela Donostiara eginiko bidaietan; foodie horiek dira helmugako esperientzia gastronomikoari puntu gehien ematen diotenak.

- Turistek Donostia bisitatzeko egindako gomendioen % 30ek gastronomia aipatzen dute; hondartza eta itsasalde ikonikoarekin baino ezin da parekatu ehuneko hori (helmugari buruzko gomendio guztien beste % 30 bat).

Desarrollado por: GureMedia