Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Hizkuntza aukera

Nabigazio-menura joan

logo_facebook logo_twitter logo_vimeo

Zu zaude: 

  1. Prestakuntza-eskaintza
  2. Masterrak
  3. Sukaldaritza, Teknika eta Produktua masterra
mondragon univertsitatea
Prestakuntza-eskaintza / Masterrak

Sukaldaritza, Teknika eta Produktua masterra

Basque Culinary Centerrek MONDRAGON UNIBERTSITATEAREN unibertsitate-titulu propioa eskaintzen du.  Berariazko prestakuntza-beharrari aurre egiteko diseinatuta dago ikastaroa: profesionalak sukalde arloan espezializatzea.

Ikasleek sukaldaritza garaikidearen teknikak jorratuko dituzte, eta horiekin batera sukaldaritzaren bilakaera ahalbideratu duten teknika tradizionalak ere. Mundu osoko produktuekin egingo dute lan, egunean bost orduz, asteko bost egunetan.

Egitaraua trinkoa da, 22 astez aurrez aurreko eskolak eskainiko dira, 835 ikastordu guztira. Gainera, ikastaroa amaitzean partaideek 6 hilabeteko stage edo egonaldia egiteko aukera izango dute jatetxe ospetsuetan. Programaren barruan daude, halaber, Nazioarteko chefen Master Class mintegiak, gastronomia-txangoak eta afariak  erreferentziazko jatetxeetan.   

Profesional preziatua bilaka zaitez, hainbat estilotara egokitzeko eta sukaldaritza-proposamen pertsonalak eta bereiziak sortzeko gai izan zaitez! Ikasi, janaria prestatu eta esperimentatu lehen mailako profesionalekin. Aste bakoitzean, nazioko sukaldari eta aditu ezagunek, besteak beste Juan Mari Arzakek, Pedro Subijanak, Andoni Luis Adurizek eta Eneko Atxak, gai bakoitzaren inguruko  ezagutzak partekatuko dituzte. Punta-puntako irakasleek osatuko dute irakasle-taldea: Arzaken Laborategiko I+Gren arduradun Xabier Gutierrezek, La Brocheko chef exekutibo Angel Palaciosek eta 6 urtez El Bulliko pastelgintzako buru izan den Luis Arrufatek.

1º edizioa. 13/02/2012 hasiera.

Jarraian, Sukaldaritza, Teknika eta Produktua Masterrari buruzko katalogoa behera kargatzeko aukera duzu.

Prestakuntza-nobedadeei buruz informatuta egoteko, gure buletinean alta ematera gonbidatzen zaitugu.

marra_580px
Adminisión y Requisitos
Programa
Matriculación y Ayudas

Adminisión y Requisitos

Sukaldaritzan prestakuntza eta eskarmentua duten profesionalei bideratuta dago Masterra, hau da,  sukalde-trebetasunak lantzen jarraitzea, produktuen gaineko ezagutza eguneratu eta sakontzea,  eta sukaldaritza-teknikak eta sukaldaritza globala jorratzea helburu duten profesionalei, hain zuzen.

Gure ikasleek ikasketa-plan berritzailea eta zorrotza arrakastaz gainditzeko beharrezkoak diren maila akademikoa eta gaitasun pertsonalak badituztela ziurtatzea da Basque Culinary Centerren onarpen-sistemaren helburua.

Ildo horretan, gastronomia sektoreko profesionalek, Basque Culinaryko patronatuko kideek eta sukaldaritzan esperientzia ziurtatua duten profesionalek osatutako Onarpen-batzordea arduratuko da onartuko diren hautagaiak aukeratzeaz.

2012 – 2013 ( otsaila-uztaila )  ikastarorako matrikulazio-epea dagoeneko zabaldik da.

Aurrez izena ematea

Ikastaroa egin nahi duten ikasleek honako dokumentu hauek bete eta posta elektronikoz edo ohiko posta zerbitzuaren bidez bidali beharko dituzte:

  • Izena emateko eskabidea.
  • Curriculuma.
  • Prestakuntza edota esperientzia egiaztatzen duten agiriak.
  • NANaren edo pasaportearen fotokopia.
  • Masterra egiteko motibazio-gutuna.
  • Izena emateko eskabideari dagokion tasa (onartu ezean osorik itzuliko da). Zenbatekoa:150 €.

Egiaztagiriak

Izena ematean egiaztagiriak ere aurkeztu beharko dira honako hauek ziurtatzeko:

  • Sukaldaritzako eta/edo jatetxeen arloko prestakuntza.
  • Sukaldaritzako eta/edo jatetxeen arloko esperientzia.
  • Gomendiozko gutunen bidez jasotako erreferentziak kontuan hartuko dira.

Informatikari eta Interneti buruzko oinarrizko ezagutza izatea komeni da, izan ere, online ikasteko plataformak erabiliko baitira.

Elkarrizketak

Onartzeko baldintzak betetzen dituzten hautagai guztiei elkarrizketa egingo zaie. Fase horretan kontuan hartuko da Masterra egiteko hautagaiak duen motibazioa eta konpromisoa, eta baita ere prestakuntza-prozesua arrakastaz gainditzeko dituen gaitasun pertsonalak. 

Elkarrizketa aurrez aurre edo bideokonferentziaren bidez egingo da.

Hilabeteko epean jakinaraziko zaio hautagaiari Masterrean onartu dutela, eta hala behar izanez gero, bisatua izapidetzeko behar duen onarpen-gutuna emango zaio plaza baieztatzeko tasa ordaindu ondoren. Atzerriko ikasleen kasuan hautaketa-izapideak arinago burutuko dira.

Baldintzei edo onarpen-prozesuari buruzko edozein zalantza argitzeko jar zaitez gurekin harremanetan:

Idoia Calleja

Masterren eta Ikastaroen zuzendaria

icalleja@bculinary.com

Tel.: 902 540 866

Programa

Programaren bidez, ikasleak gaitasun aurreratuak bereganatuko ditu honako ezagutza arlo hauetan:

-Sukaldaritza-teknika tradizionalak eta abangoardiakoak ikastea eta sendotzea

-Produktuak sakonki ezagutzea

-Trebetasun sentsorialak lantzea

-Sortzeko eta berritzeko gaitasunak

Programaren % 85 praktikoa da.

Prestakuntza-saio batetik bestera ikasleek ariketak eta banakako lanak egingo dituzte, eta Master Amaierako Proiektua lantzen joango dira.

Etengabeko ebaluazioa eramango da aurrera eta ikasleak hainbat lorpen egin beharko ditu, kanpoko profesionalek baloratuko dituztenak. 

Ikaslearengan sormena sustatze aldera, modulu bakoitzean txango gastronomikoak egingo dira bertatik bertara ezagutzeko produktuen jatorria, haren manipulazioa, eraldatze-prozesua, etab. Era berean, afari gastronomikoak egingo dira.

Hala nahi duten ikasleek, Basque Culinary Centerren “Restaurant Network” osatzen duten jatetxe ospetsuetan 6 hilabeteko egonaldia egiteko aukera izango dute Masterra amaitu ondoren, modu horretan prestakuntza osatzeko.    

Sukaldaritzako maisu handiek euren sukalde-sekretuak eta teknika konplexuenak erakutsiko dituzte gela barruan eta kanpoan.

Programari buruzko informazio osoa eskuratu ahal izango duzu jarraian, egutegia eta masterraren metodologia ere jasotzen dituen dokumentuan:

Behera kargatu:  Master programa

Matriculación y Ayudas

Gehienez 20 ikasle onartuko dira. Matrikula-epea plaza guztiak bete arte egongo da zabalik.

Masterraren kostua guztira 9.500 €-koa da, eta  honela ordaindu beharko da:

  • 150 € hautagaitza aurkeztean (osorik itzuliko da onartua izan ezean).
  • Zenbatekoaren % 40 onarpenaren berri jasotzean, plaza gordetzeko, hau da, 3.740 €.
  • Gainontzekoa hileroko 935 €-ko sei kuota helbideratuen bidez ordainduko da.

 

Finantzaketa-aukerak

Basque Culinary Centerrek finantzaketarako hitzarmen bereziak ditu hainbat finantza-erakunderekin (gehienez 6 urtean finantzatzeko aukera).

Hitzarmen horietan jasotzen denez, amortizazio-epearen arabera honako kuota hauek ordainduko dira batez beste:

  • Urtebeterako finantzaketa: 711,96 €-ko 12 kuota
  • Bi urterako finantzaketa: 363,53 €-ko 24 kuota
  • Hiru urterako finantzaketa: 247,45 €-ko 36 kuota

*Zenbatekoak % 4,25eko interes-tasaren arabera kalkulatu dira

Diru-laguntzarako aukerak

Diru-laguntza eskura daiteke (ikastaroaren zati bat edo osorik ordaintzeko) Fundación Tripartitaren bidez.

Etxebizitza laguntzak Aldi azken klase zehar, Ikasle Informazio Bulegoa Fakultatea informazioa eta laguntza emango die ikasleei ostatu eta pisuak bilatzeko. Fasean, kasu gehienetan ostatu da barne.

Si desea información adicional referente a este Master, rellene los datos del siguiente formulario y nos pondremos en contacto con usted.
Mostrar formulario de consulta

Sukaldaritza, Teknika eta Produktua masterra

Non jaso duzu Basque Culinary Centerren eta haren ikastaroen berri?

info@bculinary.com | © 2012 Basque Culinary Center | dedo multimedia