Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Nabigazio-menura joan

IKERKUNTZA: IKERKUNTZA

Ikerkuntza-jardueraren zeregin nagusia berrikuntza gastronomikoaren eta sukaldaritzakoaren esparruan Berrikuntza eta Garapen Teknologikoko Proiektuak egitea da, produktu eta zerbitzu berriak sortuta. Jarduera horien artean sartzen dira epe labur eta ertaineko helburuak eta jarduera-ildoak, enpresen lehiakortasuna eta produktibitatea hobetzeko aukera emango dutenak, langileen trebakuntza profesionala aitortzea, unibertsitateen arteko lankidetza, elkarren arteko ikerkuntza-proiektuak martxan jartzeko enpresekin batera lan egitea, ezagutza-transferentziaz baliatzea eta produktu eta zerbitzu berrietan berritzea. 

Bizi Ohitura Osasuntsuak
SENTSORIALTASUNA ETA KONTSUMITZAILEAREN PORTAERA
GASTRONOMIA GARAPEN BERRIAK
DISEINUA ETA TEKNOLOGIAK GASTRONOMIAREN INDUSTRIAN ETA JATETXEETAN

 

Honako hauek dira ikerkuntza-ildo horren helburuak:

  • Bizimodu desberdinen –bereziki jateko ohiturak eta portaerak– eta osasunaren arteko loturak aztertzea.
  • Bizimodu eta jateko portaera osasuntsuak eta bizitza osasuntsuagoa eta aktiboagoa izateko berrikuntza soziala sustatzea.
  • Elikadura osasungarria errazteko garapen teknologikoak, ekipamendua, produktuak eta zerbitzuak sortzea.

Honako hau da ildo horren ikuspegi espezifikoa: elikadurarekin lotura duten eta osasun ona izaten lagundu dezaketen portaerak aztertzea, elikaduraren bidez osasuna sustatzeko estrategia berriak identifikatzeko.

Horretarako, nutrizio-ikuspegia baino haratago joatea proposatzen dugu dieta osasungarriaren definizioan. Garrantzi gehiago eman nahi diogu janaria prestatzeari eta jateari (adibidez):

  • janaria prestatzeko ekintzari balioa emanez
  • jateko ekintza kontzientziaz egitea sustatuz
  • gose eta asetasun barne-sentsazioak aztertuz
  • janari-aukeraketak nola egiten diren aztertuz
  • janariak aurkezteari eta zerbitzatzeari garrantzia emanaz
  • berrikuntza soziala sustatuz
  • jate soziala (familian jatea) eta janari-prestatze soziala sustatuz
  • elikadura-portaerek osasunean epe luzera duten eragina ebaluatzeko luzetarako datuak aztertuz
  • hezkuntza [nutrizionala + sentsoriala] bizitzan zehar sustatuz
  • janarien kalitatearen eta osasunaren arteko (janari ekologikoak eta osasuna, adibidez) loturak aztertuz  

 

Merkatuaren konparazio-analisi sentsoriala, erantzun-estimulu espezifikoak sortzea, ingurumenaren eragina pertzepzio sentsorialean, sentsibilitate gurutzatuko eremuak, janariak eta edariak uztartzea

Ikerkuntza-ildo hori produktu eta zerbitzu berriak garatzera zuzenduta dago.

Ikerkuntza-ildo horrek honako ildo hauetako ezagutza emango digu:

  • Analisi sentsoriala.
  • Jateko orduko pertzepzioa. Estimulu sentsorialaren neurona-ibilbideen analisia.
  • Erakargarritasunaren analisia, kontsumo konpultsiboa.
  • Kontsumitzailearen pertzepzio sentsorialaren analisia eta esperimentazioa produktu eta zerbitzu berriak diseinatzean
  • Janariak eta edariak uztartzea.
  • Dastamen- eta ikusmen-estimuluen eragin batutzailearen azalpena.
  • Koloreak eta izenak janarien pertzepzioaren gainean duten eraginari buruzko ikerkuntza
  • Erabiltzailearen pertzepzioa sukalde eta etxetresna elektrikoen funtzio berrien erabilgarritasunari buruz.

 

Janariak aurkezteko sistema berrien, jatetxeetako prestatze- eta kontserbatze-teknika berrien eta gehigarri eta zapore-emaile berrien gaineko ikerkuntza.

Ikerkuntza-ildo hori produktu eta zerbitzu berriak garatzera zuzenduta dago.

Identifikatutako ildoak:

  • Sukaldaritzako prestaketa berriak, hobekuntza organoleptikoak eta ikusmenarekin lotutakoak eta produktu berriak barne.
  • Plater prestatuak (plateraren arkitektura).
  • Testura berrien garapena eta uztartzeak janari berrien diseinuan duen eragina.
  • Errezeta berrietan osagaiak ordeztea (glutena edo gantz aseak).
  • Produktu-barietate berrien garapen gastronomikoa eta tokiko produktu-barietateak berreskuratzea.

Ildo honetan gastronomiaren industrian eta jatetxeetan aplikatutako diseinua eta teknologia landuko dira.

Identifikatutako ildoak:

  • Sukaldaritzako ekipamendu eta material berriak.
  • Elikagaiak babesteko eta aurkezteko metodo berriak.
  • IKTak ostalaritzan eta jatetxeetan.
  • Gastronomiarako material berriak diseinatzea.
  • Estatuko edo nazioarteko merkatuan produktu berriak edo hobetuak sartzea.
  • Zerbitzu berriak edo hobetuak sartzea
  • Esperimentuak diseinatzea

Bilatzailea

 

Agenda

Agenda

PATRONATUA

Mondragon Unibertsitatea
Eroski
Martiko
Heineken
Covap
Siemens
Azti Tecnalia
Gobierno Vasco
Diputacion Gipuzkoa
Ayuntamiento Donosti
Diseño y realización: www.dedomultimedia.com