Eduki nagusira joa

Nabigazio-menura joan

Nabigazio-menura joan

IKERKUNTZA: EKINTZAILETZA

Gastronomiaren industria, jatetxeak eta nekazaritzako elikagaien sektorea estatuan eta nazioartean negozio berriak sortzeko potentzial handiko esparruak dira. Bizimodu-aldaketek eragindako elikadura-ohituren aldaketek, elikadurak eta gastronomiak erantzuten dien premien aniztasunak, osasuna datozen urteotako lehentasun sozial gisa hartzeak, turismo gastronomikoa mundu osoan turismo-joera gorakor gisa azaltzeak, teknologiak eskaintzen dituen aukerek, zerbitzu-sektorearen eskaintzaren gorakadak… hainbat eta hainbat aukera eskaintzen dituzte enpresa-proiektu berriak sortzeko.

Basque Culinary Centerrek proiektu-eragile izateko duen joera kontuan hartuta, negozio berriak eta izaera ekintzailea sustatzea da zentroaren jarduera estrategikoetako bat.

Culinary Action!  ekintzailetza sustatzeko eta gastronomiarekin eta nekazaritzako elikagaiekin lotutako negozio berriak sortzeko Basque Culinary Centerren ekimena da, eta inguruan nahiz mundu zabalean eragin positiboa sortzea du xede.

Bilatzailea

 

Agenda

Agenda

PATRONATUA

Mondragon Unibertsitatea
Eroski
Martiko
Heineken
Covap
Siemens
Azti Tecnalia
Gobierno Vasco
Diputacion Gipuzkoa
Ayuntamiento Donosti
Diseño y realización: www.dedomultimedia.com