Gastronomiaren aldetik garrantzitsuenak diren herrialdeetako sukaldariek osatzen dute Nazioarteko Aholku Batzordea, eta Ferrán Adriá du buru. Batzordearen lana Basque Culinary Centerri aholku estrategikoak ematea da. Atal honetan, Batzordeko kideei eta haien arteko topaketei buruzko informazioa aurkituko duzu, baita “gutun irekia” ere. “Gutun irekia” Liman (Peru) egindako topaketaren ondorio da, eta ekarpenak egiteko gonbita egiten du, Batzordea hobetzeko.